Jon Fossek, 2023ko Literatura Nobel Sariak, nynorskeraz idazten du (600.000 hiztun)

Jon Fosse norvegiarrak jaso du 2023ko Literatura Nobel Saria –

2023ko Literaturako Nobel Saria Jon Fosse norvegiar idazleari ematen diote, “esan ezinezkoari ahotsa ematen dioten bere lan berritzaileengatik eta prosagatik”.

Norvegiako nynorsk-ez idatzitako eta hainbat genero barne hartzen dituen lan izugarriak antzezlan, eleberri, poesia bilduma, saiakera, haurrentzako liburu eta itzulpen ugari ditu. Gaur egun munduko antzerkigilerik antzeztuenetakoa den arren, gero eta gehiago aitortu zaio bere prosagatik.

Jon Fossek nynorskeraz idazten du norvegiera. Wikipediak dioenez, “norvegiera idazteko bi estandarretako berrien eta gutxien erabilia da: Norvegiako biztanleen %12 inguruk darabilte”, eta 600.000 hiztun inguru ditu.

Jon Fosse norvegiarrak jaso du 2023ko Literatura Nobel Saria

2 pentsamendu “Jon Fossek, 2023ko Literatura Nobel Sariak, nynorskeraz idazten du (600.000 hiztun)”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2023-10-05 16:12

    Nynorsk da norvegieraren estandar garbizaleagoa, arkaikozalea, danieratik ahalik gehien urrundu nahi duena.

    Ez da zuzena “hizkuntza” deitzea. Etxera ekarriz gero, pentsa dezagun euskara batua eta “naffarrera” zabaldu izan balira, zein bere aldetik euskal geografian barna. Orduan Josu Lavin izanen zatekeen akademiaburua eta nik ez nuke bizipozik batere edukiko.

  • Joseba Andoni Amonamantangorri,
    Humoretsua çara, guero!
    Phozten nauçu, benetan!
    Adeitsuqui

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude