Jon Enbeita eta belarrira kontatutakoak

MTM1Nw==

Modu xumean konta daiteke, nola garai batean baserri handi izandakoa, orain gurtzundiak soilik zutik mantentzen duen horma ahulean bilakatu den. Modu xumean, nola pertsona ezberdin askok osatzen dugun gizartea, bere akats eta bertuteekin, eta ezberdintasunen zein injustizien aurrean “aski da” esatea nola ez den aski. Modu xumean konta daiteke, eta hala egiten du Jon Enbeita bertsolariak gitarrarekin lagunduta.

Ez du reverb-rik, ez eta delay-rik behar ahotsa apaintzeko, ez. Nahikoa du bere bertsolari soinuarekin, bere doinuekin, ikuslegoa istorioetan harrapatzeko. Estilo zaharrean, baina, ez estilo zaharkituan, bere eginaz bakarlariaren sena kantuen aurreko azalpena ematerakoan.

Ez zen bete Euskalduna taberna bart gauean, baina hurbildu ginenok pribilegiatuak sentitu ginen emanaldi handi hura amaitu zenean. Tabernatik atera eta etxera bidean horrelakoek duten balioaz ohartzen da bat. Kursaaletik eta Euskalduna Jauregitik atera eta bizitza badagoela frogatzen duten ekimen txikien bitartez, kultur handia, “Ciudad de la Cultura” izateko balio ez duen kultura zintzoa osatzen baita.

Irudia | Jon Enbeita Kafe Toreron | Oier Aranzabal | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean