Euskal Presoekiko elkartasuna eten nahi dutenean

Etxetik urrun. Ehunka kilometroetan ziega ilun baten sartuak. 

Senideekiko zigor gehitua, miaketak.

Espetxeetako jipoiak, tortura psikologiko eta fisikoak.

Biziarteko zigorrak…

Estatu Espainiarrak mila eta bat trikimailu erabili eta erabiltzen ditu preso politikoen kolektiboarekin amaitzeko. 

Terroristak omen dira, basapiztiak.

Baina guk ezagutzen ditugu, gure seme-alabak dira, gure lagunak, gure maiteak.  

Egindako delitu bakarra Euskal Herria maite izatea da, honen alde borrokatzea. Eta kartzelan egonik ere, horretan dihardute.

Urte berriarekin batera, EPPK osatzen duten kideak borrokaldi berria iragarri zuten. 

Dinamika honen baitan, astelehenean, gose grebari ekin zioten, haien aldarrikapenak hormak apurtu eta lau haizetara zabalduz:

“Gose greba ekintzarekin dagokigun Estatus Politikoaren aldarrikapen eta errekonozimenduari indar berezia eman nahi diogu.Euskal Presoak Euskal Herrira! Amnistia osoa!Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK)2010eko urtarrilaren 22a”

Espetxetatik kalera hedatu da borrokaldia

Horrela, Euskal Herriko txoko desberdinetan baraualdiak, manifestazioak, itxialdiak eta eskuaorrien banaketari ekin diote.

Badira urteak elkartasuna eten nahi izan dutela. Azkenengo oldarraldi errepresiboa honen adierazpen argia izan da. Uda osoan Presoen kartela kentzen ibili dira gure Herriko hormetatik.

Ez dute ulertzen baina, guk ere ez ditugula argazkietan gehiago ikusi nahi. Gurekin nahi ditugula.

Eskubide guztien jabe, Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratu arte, Euskal Herriak borrokan jarraituko du. 

zu ere beharrezkoa zara, lotu borrokara!

EPPK borrokaldian

Irudia | EPPK borrokaldian | AAM | Creative Commons By SA