[Jazzaldia] Jazzinemaren 6. edizioak “Blue Giant” eta “Rewind&Play” estreinatuko ditu

Jazzinemaren 6. edizioak “Blue Giant” eta “Rewind & Play” estreinatuko ditu –

Euskadiko Filmategiaren Jazzinemaren seigarren edizioak Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023) eta  Rewind&Play (Alain Gomis, 2022) estreinatuko ditu.

Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen proiektatuko dira baita Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020) eta El trompetista (Michael Curtiz, 1950)ere.

[Jazzaldia] Jazzinemaren 6. edizioak "Blue Giant" eta "Rewind & Play" estreinatuko ditu

Euskadiko Filmategiak agur esaten dio 2022-2023 ikasturteari Jazzinema zikloaren seigarren edizioa osatzen duten lau filmak Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen proiektatuz: Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020), Rewind & Play (Alain Gomis, 2022), El trompetista (Michael Curtiz, 1950) eta Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023).

Lehenengo filma, Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020), Pixaren animazio eder, dibertigarri eta musikal bat da, jazz piano-jotzaile gisa arrakasta izan nahi duen musika irakasle bati buruzkoa. Estreinatu zenetik gutxi izan dira pantaila handiko eta jatorrizko bertsioko paseak.

Rewind & Play (Alain Gomis 2022) filmak XX. mendeko musikaririk garrantzitsuenetako bati egindako elkarrizketa bat berreskuratzen du, inoiz ez dena argitaratu. 1969an, Thelonious Monk piano-jotzaileak elkarrizketa bat eman zuen Frantziako telebistan, baina ez zen sekula emititu; Gomisen zintak orain arte argitaratu gabeko material hori errekuperatu egin du.

El trompetista (Michael Curtiz, 1950) filmak blues musikari bikain baten urratsen atzetik dabilen mutil gazte baten historia kontatzen du. Obsesio bat da filmaren ardatza eta Kirk Douglas, Lauren Bacall eta Doris Day dira protagonistak.

Zikloa erabateko estreinaldi batekin bukatuko da: Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023), animeko film japoniarra, Shinichi Ishizukaren manga argitaratu zenetik Japonian fenomeno sozial bat izaten ari dena pantaila handira eramaten duena. Film hau urrian iritsiko da areto komertzialetara SelectaVisioni esker, baina Jazzineman izango du aurreestreinaldia. Saxofoi-jotzaile gisa arrakasta izan nahi duen mutil gazte baten historia kontatzen du. Blue Gianten soinu-banda Hiromik konposatu du, munduko jazz-musika ospetsuenetako batek eta piano-jotzaile birtuosoak.

Informazio guztia www.filmoteka.eus atarian dago, eta sarrerak proiekzioak egongo diren leku bakoitzeko web orrialdetan eros daitezke.

Programazioa urrian itzuliko da Euskadiko Filmategira, Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioarekin.

[Jazzaldia] Jazzinemaren 6. edizioak "Blue Giant" eta "Rewind & Play" estreinatuko ditu

[Jazzaldia] Jazzinemaren 6. edizioak “Blue Giant” eta “Rewind & Play” estreinatuko ditu