[Kafe Aleak] Javi Ullak Takagi Masakatsu

[Kafe Aleak] Javi Ullak Takagi Masakatsu –

[Kafe Aleak] Ibon Egañak Nick Cave & the Bad Seeds.

Takagi Masakatsu

Coieda
(W+K Tokyo Lab, 2004
)

.

Bidaiatzera noa.

[Kafe Aleak] Javi Ullak Takagi MasakatsuJaponia aldean nago kokatuta eta hementxe hasten da musika bidaia.

Dudarik gabe hiri sofistikatu batetik abiatzen naiz.

Non egunsentia den.

Konturatu gabe, entzuten dudanak amets itxurako irudiak sorrarazten dizkit.

Bidaia epiko guztietan bezala, emakumezko koruek zentzua galtzera gonbidatuta, berehala lurralde handi eta berdeetan kokaturik nago.

Nolatan ba… Alfonbra berde eta bukaezinean te berdearen usainarekin, edo kafetegikoa al da? Edo kanpoaldean nabil edo agian, hau izango den susmoa, bidaiari geldia naiz… berriz ere.

Antzinako garaietan ez nago! Etorkizunean…. ere…. ez! .. ala…bai!

Kultura aldaketa besterik?…. Orainaldiarekin lotura zuzenik…. Noiz?

Nire burua galduta, ez baitakit non eta noiz nagoen eta hauexek dira oinarrizko lokarriak niretzako…. Axolarik ez…

Galduta….Berriz ere…

Tuneletatik pasata eta landa akustikoak nire aurrean, alboetan David Sylvian aurreari begiratzen katana batekin lurra urratzen atzealdeari mespretxua egiten… konturatu gabe… beste denboraldi batean… leihatilatik ikusten dut eta begiak itxi… grixak dirudite eta ekintza gogorren ikuslea sentitzen naiz… lasai… lasai… gezurrezkoa da… lasai

Gezurra.

Mundu elektroniko xuabe, malda xumeen gora-behera…barrezka. Mikrokosmoa osatzera doalarik eta…finito ekosistema?

Infinitua…orain? Noiz?

Berriro, ere, garraio modua sumatzen dut. Musika egitura eta egitura musika besterik artifiziorik gabe edertasunaren bila.

Berarekin jolasean. Serioski.

Nork nire buruarekin jolasean…? barneko bidaia balitz sentitzen dut zirkuitu elektronikoa. Kanpoaldean Shinkansen trena beste aldera jota pa…sa… da… eta konturatu ahala bes…te… bat ni a…u…rrerat…zen…

Irudi berria: Hodeiak buruz behera eta ari du euria behetik gora…nola?
Egitura musikala berbera baina abiada handitan eraikuntza handikoen artean entzuten arigaraiaiaezerkonkreturikbegietanharrapatzerikezdago eta arnasa hartzerakoan… mugimenduen tunela pa..sa..ta.. Jaiak!!

Metalezko rebert-ek edozein momentura naramatelarik biribilguneari biraka gero eta jai jai luzeago…uzeago…zeago…agoa…oan…

Beste bailarara.

Leihatilatik niri begira bat-batean neskatila bat pianoa jotzen ari da musika ikasketa baten birtuosismoaren lezioa behin eta berriro…buklea…berriro…
Pianoa jotzeko atzamar sendo eta lodiak behar direla diote tramankulua menperatzearren bestela musikak janda hilko zaitu eta… gero…zer! ….

Gero istorio berbera, jo..jo..jo.. Gaurko istorioak—

Lasai, lasai gaixotasun garaikideak dituzula?… adixkidea…?

Ez beldurtu… ze barneko bidaia izugarrietan adixkideak sortzen dira… lagunak… begira… begira… entzun… entzun!!… egunerokoetarako dira.

Eta hori ere ezta batere erraza lortzen…

Ilun!

Tunela eta itsasemakumearrainek kantuek zorabio batean murgilduta berriro…
nora?… Auxkalo nora?

Badaezpata txixtuko ditut azken nota hauek nire burukoak balira sentitzen ditut eta…

Bidaia, on, adixkide,… lekura helduta nabil beste bidaia bat lortzekotan Shinkansen berberarekin… berberarekin… berarekin…ekin!

Pozik nagoenean txixtuka nabil COIEDA likorearekin….

.

.

Javi Ulla (Iruña-Oka, 1965)

.

“Kafe aleak” liburuaz, Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguez Garciak, argitalpenaren arduradunek
[Kafe Aleak] Javi Ullak Takagi Masakatsu [Kafe Aleak] Javi Ullak Takagi Masakatsu