“Jakintza ehunduz” tailer esperimentala
“Jakintza ehunduz” tailer esperimentala –
Urtarrilaren 29an, 10:00etatik 14:00etara, Igartubeitiko Interpretazio zentroan.
“Barne Begiradak” proiekturaren barne, hainbat eragileekin elkarlanean tailer esperimentalen zikloa sortu dugu. Landa-eremuari buruz hainbat diziplinatatik hausnartzeko aukera berriak eta jakintza tradizionalekin dituzten loturak sortuz.
Ezagutu KOTOI marka jasangarriaren sortzaileen eskutik Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan dugun aldi baterako erakusketa, moda, materialen birziklapena eta XVI. mendeko bizitzeko moduak biltzen dituena. Bertan ikusgai dagoen osagarri bat berreskuratzeko aukera izango duzu, Bixak izena duena, tradizioa eta gaur egungo ekintza jasangarriak bateratzen dituen joskuntza tailer esperimental honetan.
Oharra: Beharrezkoa da josten eta josteko makina erabiltzen jakitea.
KOTOI, Maialen Porroy eta Fanny Alonsoren eskutik.
Izena eman, online edo telefonoz, 943 72 29 78.
Jarduera hau Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen bidez finantzatzen da.