Arte[faktua] 181: Aspaldiko pertsonaia bat berreskuratu du Epaltzak ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberri beltzerako

Arte[faktua] 181: Epaltzak ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberri beltza –

Aingeru Epaltza idazlea izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Erretzaile damutuen konpainia (Elkar) eleberria argitaratu du, non hogei urte lehenago ezagututako Edu Saragueta pertsonaia duen. Iruñea eta pertsonaia bera aldatu egin direnez, Erresuma eta fedea trilogiaren azken aleak erronka desberdinak garatzen ditu. Alabaina, hastapenekoen esentzia eta arazoak mantenduz, egileak testu literarioa pertsonaiarekin gozatzeko aukeratzat planteatu du. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Iruñeako Huarteko Zentrora gerturatuko da saioa idazlearekin.

Epaltzak Santi Leoné idazlea eta kazetaria gonbidatuko du saiora. Biak ala biak lagunak eta egileak direnez, Leonék Epaltzaren testu literarioaz hitz egingo du, baita liburuak mahaigainean jartzen dituen gaiez iritzia eman ere.

Bestalde, Donostiako Aquariumera gerturatuko gara bertako zuzendari Esther Irigarayrekin apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.

Irune Rekondo irakurleak emango du larunbat honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 181: Aspaldiko pertsonaia bat berreskuratu du Epaltzak 'Erretzaile damutuen konpainia’ eleberri beltzerako

aurreko saioan…

Arte[faktua] 180: John Andueza idazlearen ‘Luaren itzala’

Arte[faktua] 181: Aspaldiko pertsonaia bat berreskuratu du Epaltzak ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberri beltzerako

Arte[faktua] literatur saioa ETBn