Badatoz jaiegunak, oporrak… eta asteko estreinaldiak!
Badatoz jaiegunak, oporrak… eta asteko estreinaldiak! –
Estreinaldiak: Martxoak 28
Egileak: Julen Yusta
Ready Player One
2045. urtea. Wade Watts nerabea da, ilunerantz doan mundu errealetik ihes egiteko, Oasis izeneko utopia jokoan gau eta egun jardungo dena. Munduan zehar izurrite kutsakorrena bezala zabaltzen ari da jolasa, eta haren sortzaileak, izugarri aberatsa eta bitxia den zaharrak, bere aberastasuna eta jokoaren jabetza eskainiko dio, bidieojokoaren antzera, altxorraren bilaketa landu baten irabazle suertatzen denari.
Steven Spielberg zuzendari arrakastatsuak egindako azkena da, zientzia-fikzioz, akzio eta abentura-animatuz eraikitako filma. Ikusiko dugu aurrekoen mailara dagoen, edo saiakera hutsean geratzen ote den…
The Nile Hilton incident
Noredin detektibe ustela da, polizia-gorputzean posizio finkoa eta etorkizuna duten horietakoa, eta bere burua aberastea du helburu nagusitzat. Nile Hilton hotelera bidaliko dute, neska baten gorpua aurkitu berri dutelako. Emakumearen identitatea deskubritzeak, honek elitearekin zituen konexioak aurkitzeak, eta pertsonalagoak diren beste arrazoi batzuek, garrantzi handiko erabakiak hartzera behartuko dute protagonista; bere benetako ‘ni’ hori azaleratuz.
Jaialdi espezializatu eta independienteetan egin du orainarteko bidea. Sundance jaialdian, esaterako, atzerriko film onenari egindako aitorpena jaso zuen. Iazko Seminci-an (Valladolid) ere, film onenaren, aktore onenare eta zuzendari onenaren Urrezko Galburuak jaso zituen. Tartean, mundu mailako jaialdi eta lehiaketa orotariko izendapenak jaso ditu ere bai.
Barbara
Zuzendari batek Barbara abeslariaren film biografikoa egin nahi du. Egileak eta aktoreak, bada, batera egitngo dute lan, gertutasun handiz.
Mathieu Amalric zinegilearen apostu ausarta dugu, filma musikal narratibo-poetikoa. Cannesko jaialdian estreinatzeak badu bere xarma, ausardia puntua, eta ordainetan narrazio onenaren saria jaso zuen bertan. Sevillako jaialdian izan zen ere, zuzendari onenaren aitortza lortuz. Azkenik, Jeanne Balibarrek protagonistak aktore onenaren Cesar saria jaso du berriki, eta soinu teknikariak ere onenak izan ziren jaialdian. Ezin diogu askoz gehiago eskatu, temati, bere proiektu propioa garatu duen zuzendariari…
Le brio
Neïla Salah (Camélia Jordana) Pariseko kanpoaldean bizi den neska gazte bat da, eta bere bizitzako ametsa abokatua izatea da. Pariseko Zuzendari fakultate garrantzitsuenean matrikulatu da, eta lehenengo egunean Pierre Mazard irakasle liskartiarekin eztabaida gogorra izango du. Egoera berbideratu nahian, irakasleak estatu mailako froga garrantzitsu bat prestatzen laguntzea proposatuko dio Neïlari. Gizon zinikoa eta zorrotza bada ere, protagonistak behar duen laguntzarik onena jasoko du irakaslearengatik. Lan nekeza izango da armonia puntu hori topatzea, bilatzea eta hainbat aurreiritzi gainditu beharko dituzte bidean.
Istorio polita da, benetakoa. Eta interpretazioak ere nabarmentzekoak.
Death Wish
Paul Kersey (Bruce Willis) mediku arrakastatsua da, eta itxuraz bizimodu lasaia darama New Yorken bere familiarekin. Egun batean, bere emaztea (Elisabeth Shue) eta alaba (Camila Morrone) etxean daudela, era basatian erasotuko dituzte. Mendeku goseak joko du betidanik lasaia eta baketsua izan den Paul, eta poliziaren inoperantziak probokatutako amorruaz gaindituta, bere kabuz ekingo dio erasotzaileak harrapatzearen eta zigortzearen bideari.
Veloce come il vento
De Martino familiak odolean darama motorren inguruko zaletasuna. Mariok, famili buruak, ez du bere alaba Giuliari lasterketa munduan bidea irekitzea besterik izango, oso gazte eta azkarra baita. Loris anaia nagusia gehitu egingo zaio Guiliari, pilotu ohia da, jada ez oso fidagarria, baina oso bizkorra da bera ere. Biok batera lasterketaren munduaren jaun eta jabe egingo dira, haien gaitze eta kezkak atzean uzten dituzten bitartean.
Aski ezaguna begiztatuko zaizue argumentua batzuei. Bai, ez zabiltzate oker. Carlo Capone rally lasterkariaren bizipenak jasoko ditu filmak.
Rock’n Roll
Guillaume Canet aktore eta zinema zuzendari sarituaren bizitza hobeezina da ustez. Gizon baten desira handienak biltzen ditu: profesional arrakastatsua da, diruduna, maite duen emazte bat dauka (Marion Cotillard), eta seme bat. Egun batean, filmatzen dagoela, berarekin batera protagonista papera partekatzen duen neska gazteak ‘rock’n roll’-a izateari utzi diola esango dio, zaharkituta dagoela eta aktore erakargarrienetako zerrendan asko jaitsi egin dela. Adierazpen horrek Caneten harropuzkeria kolpatuko du zuzenean.
Zinearen inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!