Izaskun Arandiaren My Way Out dokumentala Martxoak 29 Tolosan eta zine aretoetan martxoaren 31tik
Izaskun Arandiaren My Way Out dokumentala zine aretoetan martxoaren 31ean –
Izaskun Arandiaren “My Way Out” dokumentala 7 urteko prozesuaren emaitza da, Londreseko dantzaleku trans baten historia kontatzen du Izaskun Arandiak, bertan batzen diren bost elkarrizketaturen eskutik. 70. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen perlatxo txiki berezi hau, lantalde euskaldunaz eta euskaldun batek zuzendua, Inglaterran hamabost urtez bizitako Izaskun Arandia gidoilari, zuzendari eta ekoizle tolosarra. Pertsona eta leku berezi eta argitsu purpurinadun inspiritzaile bat gerturatzen digu, Vicky Lee eta Londres-eko “The WayOut Club”. 1993an sortutako Transgeder Nightclub honen arima isladatzen duten protagonista ezberdinekin egindako elkarrizketek, euren bideek, esperientziek, hausnarketa, irudi, dantzagiro eta musikak osatzen dute zinegile tolosarraren opera prima film dokumental hau. Zuzeuko kolaboratzailea ere bada Arandia, eta ‘Agur Esatea’, ‘Muga Deitzen da Pausoa’, ‘Bihar Dok Amairu’, ‘Lau urte, bi hilabete eta egun bat‘ eta ‘Non dago Mikel?‘ bezalako lanen ekoizpenean parte hartu du azken urteetan.
Martxoak 29, asteazkena, Tolosan egingo da aurrestrenaldia, euskarazko azpidatziekin, Kike Amonarriz-ek aurkeztua, eta martxoaren 31tik aurrera hego Euskal herriko zine aretoetan izango da ikusgarri; neure partetik, perlatxo hau ikusteko gomendioa guztioi. EITB KULTURA saioan zinegile tolosarrari egindako elkarrizketa eta dokumentalaren inguruko hausnarketa eta nondik norakoak azpian jarraian. Martxoak 29 Tolosan eta 31tik aurrera zine aretoetan esan bezala.
www.eitb.eus/eu/multimedia/9140754
…
Lurrune Pelletier-en “The Way Out” esperientzia…
Izaskun Arandiaren My Way Out dokumentala Martxoak 29 Tolosan eta zine aretoetan martxoaren 31tik