Itziar Leemans ‘Ximinoa’ izan da Huhezinemako irabazlea

Itziar Leemans ‘Ximinoa’ izan da aurtengo HUHEZINEMA SARIko irabazlea! –

Atzo izan da Huhezinemaren egun handia! Ikasle eta bideoklip sailez gozatu ondoren, Sail ofizialarekin eman diogu amaiera jaialdiari. Beste urte batez, jaialdia aurrera atera ahal izan dugu, Euskal Herriko zinemagileei esker. Maila altua izan dugu aurten, nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe arkupe aretoa betez.

Itziar Leemans ‘Ximinoa’ izan da Huhezinemako irabazleaArratsaldeko 15:00etan ekin diogu egitarauari, bi atsedenen bidez hiru zatitan banaturiko Sail ofizialeko proiekzioekin. Aretxabaletako Arkupe aretoa, Euskal Herriko zinemagileez bete da gaurkoan. Iluntzeko 19:30ean hasi da guztiok espero genuen unea, sari banaketa. Hautatuen artean, jakin-mina, urduritasuna eta ilusioa gailendu dira, baina sarien aurretik, Kepa Errasti aurkezleak abesti bat kantatu du Arkupe guztia txaloka jarriz.

Jaialdia posible egin duten babesleetako batzuk ere gerturatu dira gaur Arkupera. Gurekin izan dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Aretxabaletako Udaleko, Ogeita4eko, Ausolaneko, Mundukideko, Berriako, CENTAko, Goienako eta HAZIko ordezkariak.

.

Hauek izan dira Huhezinema 17. edizioko sarituak: SAIL OFIZIALA:

  • HUHEZINEMA SARIA (800€): XIMINOA – Itziar Leemans: Klase harremanen bortizkerian, Iparraldeko familia burges baten eta haien haurtzainaren unibertsoan maisuki murgildu gaituelako.
  • AKTORE ONENA (150€): Eneko Sagardoy eta Zorion Eguilor, bi belaunaldien arteko oreka eta desorekak filmaren mesedera gorpuzteagatik.
  • HAZI SARIA (600€): Agur Artzai – Julen Zubiete, desagertzeko zorian dagoen artzain baten erretratu berezia egiteagatik eta zuzendariak filmaren bitartez egiten dion omenaldiagatik.
  • IKUSLEEN SARIA (100€) Deadly Draw – Nitya Lopez AUSART SARIA (350€) Normas de higiene – Amaia San Sebastian.

.

BIDEOKLIP SAILA:

  • BIDEOKLIP ONENAREN SARIA (300€): Bele-Zerua irabazi – Nitya Lopez, musika taldeko abeslariak aktore bezala egindako lanagatik eta bideokliparen koreografia eta planifikazioagatik.
  • IKUSLEEN SARIA (100€): Esperoan-Erromintxelak – Nitya Lopez.

*Aipaimen berezia* : Munlet-Astindu, euskal ikonografia eta ikus-entzunezko elementuak nahasteko trebetasunagatik eta freskotasunagatik.

Itziar Leemans ‘Ximinoa’ izan da Huhezinemako irabazlea

IKASLE SAILA:

  • IKASLE LAN ONENAREN SARIA (300€): Noizko Basoa – Mikele Landa, fikzioa edo dokumental etiketetatik haratago, saiakera-zinema proposamen ausarta proposatzeagatik.
  • MUNDUKIDE SARIA (700€): Kosmospolita – Unax Alcubilla, hezkuntza eta mobilizazio sozialen emaitzak modu originalean uztartzeagatik.
  • MU SARIA (150€): Beste aldea – Irati alvarez, Itziar Juaristi eta Lorea Elorriaga, bertako gertakari historiko ezagun bat beste ikuspegi batetik kontatzeagatik, eta ikus-entzunezko lengoaia modu eraginkorrean erabiltzeagatik.
  • IKUSLEEN SARIA (100€): Bakarrik – Oier Markotegi.

Ausolanen eskutik, lunch-a izan dugu ekitaldiari behar bezalako amaiera emateko. Azkenik, DJ Rosamarik girotu du iluntzea Aretxabaletako Arkupe plazan, eta honekin eman diogu itxiera ofiziala aurtengo edizioari.

Egia esan ez nuen espero Sail Ofiziala irabaztea, oso pozik nago egindako lanarekin, eta pozgarria da ikasle talde batek horrelako jaialdi bat antolatzen duela ikustea.

Itziar Leemans ‘Ximinoa’ izan da Huhezinemako irabazlea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude