Islama sortzen ari zela, gurera heldu
Islama sortzen ari zela, gurera heldu
Puri-purian dira Ekialde Hurbiletik edo gertuagotik egun heltzen zaizkigun Islamari buruzko albisteak. Gure artean ditugu ere herritar musulmanak, askotarikoak, gutako edonork kalean, eskolan, supermerkatuan ikusten ditugun bezala, toki batekoak edo bestekoak, jatorriko errealitate anitz baten adierazgarri. Aldiz, gurera, lehen aldiz VIII. mendean heldu zen egungo Islamaren arbasoa: Damaskoko Omeiatarren Kaliferri arabiarrak ekarritako erlijio ofiziala. Doktrina monoteista hori Ebron sustraitu zen Tutera inguruan, baina Iruñean ere utzi zituen aztarnak, Afrikatik etorri berriak hor finkatu zirenean, eta bertako batzuk ere erlijio ofizial berrira lerratu ondoren. Omeiatarrek ekarri zuten erlijioa, baina, artean ere eratzen ari zen .
632an kokatzen da Mahomaren heriotza. Berak, ordea, 622an egin omen zuen Hejira edo ihesaldi famatua Meka politeistatik, nora eta Medinara, askoz iparralderago, Itsaso Gorritik ez oso urruti. Monoteismoaren aldeko bere sermoiek Arabia sakoneko tribuetan harrera onik aurkitu ez zuten bezala, besterik gertatu zen Medinan. Medina Petrara zihoan merkatari errepide nagusian kokatzen zen, eta askotariko doktrina kristauen eta monoteisten topalekua zen. Ekialdeko Erromako Inperioak bazeukan kristau erlijio ofiziala, baina tradizio abrahamikoaren harian baziren askotariko beste sekta eta interpretazio asko, tartean direla manikeoak eta egun arte iraun duten zoroastroak (hala zen Fredi Mercury rock sinfoniko zoroko astroa ere jaiotzez, adibidez), edo Egiptoko koptoen linea desberdinak (melkitak, etab.).
Mahomak (mezulariak) bere mezua zabaldu zuen 632 arte, baita azkenean Mekan arrakasta lortu ere. Hala ere, Mahomak ez zuen Korana idatzi, ahozkoak izan ziren bere irakaspenak. Horietan, profetak gaitzetsi egin zuen kristautasun ofiziala (ekialdeko Erromako Inperioarena), oinarrian zeukan tradizio abrahamikotik hastandu zelakoan, eta berriz jatorrizko tradiziora itzuli beharra aldarrikatu zuen. Kritika nagusia hau zen: Erromaren kristautasuna heresia bat da, Semea jainkotzat baitauka, jaio eta hil egiten den gizasemea Jainko! Beraz, haragizko pertsona hilkor bat, Jesus, Jainkoa omen zen, eta nola ulertu hori?
Mahomaren ustez, Jesus gizaki bat zen, mezulari bat, Jainkoak Adam bezala sortua (Adam gizakia zen, Jainkoaren saihetsetik). Kristau Eliza ofizialak d/zioenez, berriz, Jainkoa aita, semea eta espiritu santua direla. Hara, munduko lehen monopolio ideologikoa! Inplikazioak ez ziren gutxi, gure artean gu bezalakoa den norbait izan al daiteke Jainkoa (edo bere adierazpen zuzena)? Ba ote… eta, hala balitz, nork jar lezake auzitan bere hitza, hitz unibertsala?
Inplikazioak ez ziren gutxi, gure artean gu bezalakoa den norbait izan al daiteke Jainkoa (edo bere adierazpen zuzena)?
Koran asiriar hitz batetik eratorria da, Quryana, ‘lezio-liburua’. Siriako tradizioko eskuizkribuek (ikus zoroastroak, manikeoak) eragin handia izan zuten Korana ontzeko orduan. Mahoma hil zenetik (632) bere irakaspenak idatziz jarri zituzten arte, bada 50 urte inguruko epe bat, eta ez dago Mahomaren berririk. Bitarte horretan, mugako arabiarrek ekialdeko Erromako Inperioaren (Bizantzioren) armadan zerbitzatzen zuten, pertsiarren kontra batez ere, baina 636an, Inperioaren armadako arabiarrek uko egin zioten hegoaldetik zetozen senideei kontra egiteari. Inperioa lur jota eta zerekin defendatu ez zeukala geratu zen: Erromako Inperioarenak egin zuen Ekialde Hurbilean. Arabiar Penintsulako dinastia batek Damasko hartu zuen, eta erromatarrak bota (arabiarrek ere horrela deitzen zieten). Damaskoko arabiarrek (kristauek), berriz, Arabiar Penintsulako arabiarrei hiria hartzen lagundu zieten.
Horretarako, Arabiar Penintsulatik zetorren armadako Abu Ubaidahr buruzagiarekin (Abu Bakr eta Omar kalifen esaneko buruzagi militarrarekin) itun bat hitzartu zuten, garai hartan gerretan men egitea erabakitzen zuten hiriekin maiz egiten zen bezala. Damaskoko biztanleak, arabiarrak gehienak, arabiar kalifen botere berriarekin lankidetzan aritu ziren, zergak biltzen adibidez, tartean zela Joan Damaskokoa kristau santu bihurtuko zenaren aita. Joan delako hori zergatik zen kristaua eta, beraz, zergatik bereizten zen argi eta garbi omeiatarren doktrina ofizialetik? Berak grezieraz idazten zuen, ekialdeko Erromako Inperioaren orduko hizkuntzan, eta bere lanetan ikonoak (irudiak) gurtzea defendatzen zuen, alegia, Damaskoko arabiar agintari berrien doktrinaren justu bestaldean. Hori zen Mahomaren eta erlijio-doktrina jaio berriaren salaketa: erromatar kristauak politeistak dira. Hala ere, ez dago Islam erlijio baten aipamenik garai horretan, ezta Mahomarena ere modu fidagarrian. 700 aldera, Joan Damaskokoak inoiz ez du Mahomarik aipatzen.
Hori zen Mahomaren eta erlijio-doktrina jaio berriaren salaketa: erromatar kristauak politeistak dira.
Arabiar dinastiaren hiriburu berria Damasko bihurtu zen, eta ez Meka. Arabiarrek lurralde horretan pulitu zituzten Arabiar Penintsulatik zekartzaten ohitura eta egiteko modu zakarrak hala esan badaiteke, eta hor ondu eta joritu zuten haien artea eta administrazioa. 685etik aurrera, itzal handiko Abd al-Malik bosgarren kalifaren agintaldian, nortzuek seguru ez dakigula, Mahomak ustez esandakoa bilduma bakar batean jartzen hasi ziren, arabieraz, hala diote behintzat egungo hainbat adituk; badakigu, ordea, bilduma berri horrek Ekialde Hurbilean kokatutako tradizio abrahamikoaren askotariko eskuizkribuetatik edan zuela, tartean Koranaren aurrekaritzat jotzen diren arabieraz idatzitako testu-zatiak eta kodifikazio partzialak ere. Erromatarrak (bizantziarrak) eta, gero, mendebaldeko Europako frankoak zein godoak ismaelita eta sarrazeno deitzen hasi zitzaizkien basamortuko indar oldarkor horri, Bibliaren tradizioko Sara, Abrahamen lehen emaztea, eta Ismael oinarritu hartuta, biak ere basamortuari lotutako pertsonaiak.
Noiz sortu zen beste erlijio aparte bat izatearen kontzientzia? Arabiarren inperio berriak bere egin zuen kodifikazio hori mendebalderantz eta ekialderantz zabaldu ahala. Abd al-Malik kalifaren garaian, 689-691n, Arrokako Kupula eraiki zuten Jerusalemen, egun, Palestinan, bereziki, eta munduan, oro har, hain ospetsua dena. Bada, tenplu hori Jerusalemeko Hilobi Santuaren Eliza erromatar sinbolikoa baino are altuago eta juduen antzinako tenplu sakratuaren hondakinen gainean egin zuten, erromatarren (eta juduen) gainetik kokatzen ziren seinale ausarta. Kupulan, Abd al-Maliken pean ondutako Koran bildumatik ateratako esaldiak idatzi zituzten.
Tenplu hori Jerusalemeko Hilobi Santuaren Eliza erromatar sinbolikoa baino are altuago eta juduen antzinako tenplu sakratuaren hondakinen gainean egin zuten, erromatarren (eta juduen) gainetik kokatzen ziren seinale ausarta.
Artean beste hirurehun urtez, Eliza kristauak kristautasunaren heresiatzat hartzen jarraitu zuen arabiarren erlijio monoteista, ismaelitak, Islama. “Kristautasunaren heresia” arabiar hori, arabiar leinuetan eta jatorrian oinarritutakoa, 711n eta 714an heldu zen Iberiar Penintsulara eta orduko Baskoniara omeiatarren dinastiaren eskutik. Omeiatarren armadak itun bat egin zuen Tuteran eta Iruñean bertako herritar eta agintariekin, lehenago Damaskon egin bezala. Armadari atxikita, paguzko soldadu-talde etnikoetan, mauri direlakoak ekarri zituzten, bereberrak, axalez baino ez musulmanak (eta ibadi sektaren eraginpean), eta Iruñea kanpoaldean hilerri bat utzi zuten. Omeiatarren ezaugarri nagusia, berriz, arabiar eta monoteista izatea zen, monoteista, eta unitarista…, hori, ordea, beste istorio bat da.
Ongi da. Baina judaismoa non dagoen? Monoteismoa islamak ez du asmatu. Judaismoak asmatu zuen zuk esaten duzun zentzuz behintzat. Islamak ez du ezer asmatu. Profetak, profetak judaismoak asmatu ditu .Ezekiel, Malakias, Isaias handia, eta abar, Jesus edo Mahoma, guztiak profetak, besterik ez. Mesiasena ere, judaismoak asmatutako kontua da. Korana eta bere legeak ez du “Halakha” edo judaismoren legearen luzapena baino ezer ez. Horrela da. Anti judaísmo hutsa dabil gure artean, ezjakintasunez finkatua dagoena, baina erlijioen arteko konparekata egin ezkero, judaismoa jaun ta jabe ateratzen da bere aurkarien artean.
Tora handitik edo handiagatik, bizidun delako, sortzen dira beste erlijio guztiak. Ez dute ezer asmatu, ez dago gauza berririk eguzkipean, ez bada guztion kontrako zapaltzaileak. Horretan bai, islama eta kristautasuna nagusiak. Inperio eta botere ahalguztidunen idiologia bortitzak sortzen. Xinple eta engainagarriak. Ustelduak.
Arabia Saudin Tora zergatik debekatuta dago, edo edozer biblia arrunta? Ez, ez da tontolapiko hutsak direlako, ba kaiku makal hauek ez dakite ezer ez liburu bateagatik mundua ez da aldatuko, ez du eraginik,Ez, Ez Ez. Liburu horretan jartzen du edonork irakur dezakegun gauza bat. Hasieran 20. Kapituluan Abrahamek bere seme Itzak sakrifikatzea zihoala. Eta Mahomak ez, beste gauza bat asmatu zuen, Abrahamek Ismael sakrifikatu nahi zuela, non?. La Mekan, Harri Beltzaren gainean. Zuk Tora batekin edoBiblia batekin gezur duzu gezur hori. Bost axola Hasiera liburuak dakarkiguna egi ala gezur hutsa denik, zeren eta , Mohomak asmatutakoak ez du zentzurik. Abrahamek ez du Ismael La Mekan sakrifikatu nahi.
Mahoma eta Abrahamen arteko distantzia denboraz eta edozer gauzez ikarria da. eta Islamaren arabere bizitzan behin La Mekara Joan beharra dago hantxen Abrahanek Ismael hil nahi zuela eta…Mahomak ipuin hori hartu zuen eta bere interesen arabera moldeatu zuen. eta kitto. Asmakizun huts bat besterk ez. Eta Mahomak egindako basamortuko hodarrezko gaztelua haize pin horrek desegiten du.
Eta bukatzeko. Abrahamek Itzak eraman zuen Moira mendira. Jerusalemera hain xuxen. Zion mendira. Gaur egun oraindik burrukatzen ari dira jakiteko Ismael ala Itzak, nor baino nor
Eta Mahomak ez, beste gauza bat asmatu zuen, Abrahamek Ismael sakrifikatu nahi zuela, non?. La Mekan, harri beltzaren gainean. Zuk Tora batekin edo Biblia batekin desegiten duzu gezur hori. Bost axola Hasiera liburuak dakarkiguna egi ala gezur hutsa den.
Horregatik biblia bat edo Tora bat edukitzeagatik bizitza guztiko kartzela zigorra duzu Arabia Saudin. Mahomak asmatu zituen haibeste gezur begibistakoak direlako.
Ummm, hala izango da edo ez. Arabia Saudi egungo antolamendu politiko bat da, Estatu Batuek puztutakoa, eta wahabismoaren ildokoa. Ez da artikuluaren helburua doktrina horietako bakoitzak aldarrikatzen duen mamiaren detaileetan sartzea. Guztiek ere tradizio beretik edaten zuten, funts komun batetik, eta gero bakoitzak bere ñabardurak gehitzen zizkion.
Kontua da Mahomak bere garaian esandakoa (nekez ezagutu dezakegu zehazki, Jesusez hitz egiten dugunean bezala), Abd al-Maliken aginduz idatziz eta arabieraz bere inperioa sendotzeko antolatutako erlijio-doktrina, eta egun Islam deitzen duguna, izen bera izanagatik, gauza desberdina direla, tradizio berean kokatu arren.
Mahomaren (eta Koranaren) salaketa nagusia, irudiak (idoloak, santuak eta) erabiltzearen eta Jesus jainkotzat hartzearen kontrakoa da.