Irakurlea eta liburu lapurra

Irakurlea eta liburu lapurra

Azkeneko asteetan Alemanian girotutako bi film ikusi ditut, eta bietan liburuek eskuratzen dute erdigunea: “The reader” eta “The book thief“. Biak ala biak gomendagarriak oso, ene iduriz; eta biak eleberriak jatorriz.

“The reader” – Irakurlea

lectorPertsonai nagusia Michael da, eta istoria hiru zatitan kontatzen digu. Lehena 50eko hamarkadan, errautsetatik berpiztutako Alemanian zaharrek ahaztu eta gazteek galderak egin arren gertatu zena ulertu ezin zuten garaian. Michael bera baina zaharragoa den emakume batekin hasten da harremantzen, Hannarekin. Hannak gogoko du Michael liburuak ozen irakurtzen entzutea, eta orduan bihurtzen da mutila “Irakurlea”. Baina daukaten harremana eten egiten da. Bigarren zatian, 60ko hamarkadan, azaleratzen da luzemetraiaren gordina, nahiago dut ez kontatu zergatik. Azken txanpan, narratibak daukan zeregin aldrebesak besarkatzen gaitu: nola sentitzen dugun film askotan enpatia eta gorrotoa pertsona berarekiko. Musika eta elkarrizketa ederrak; istoria zoragarria, gogorra eta tristea.

“The book thief” – Liburu lapurra

Narratiba aldetik ez zait hain indartsua iruditu, istoriaren garapenak ez nau gehiegi estutu. Baina erritmoa, elkarrizketak edota eguneroko egoerak hartzen duten martxari nola aurre egin ikusten dugu, pertsonek ataka berrien aurrean nola erreakzionatzen duten. Alemaniako herri txiki batean dago girotua kontakizuna, eta film askotan ez bezala, Alemaniako herritarrek gerra nola bizi izan zuten ikusi dezakegu. Liesel neskatoaren ama bahituta eraman dute komunista izateagatik, eta bera umerik ez duen bikote batek hartzen du adopzioan. Irakurlea eta liburu lapurraUne horretan Lieselek ez daki irakurtzen, baina eskolan ikasiko du, eta mundu berri bat zabalduko diote liburuek; azkenean hauek lapurtzen hasteraino, naziek liburuak erretzen zituzten garai batean. Hasieran gerra urrun dagoen zerbait da, haien egunerokotasunean nabaritzen dena baina ez bere doilorrenean; etxeko atera iristen den arte. Heriotza beti dago presente pelikulan zehar.

Irakurlea eta liburu lapurra

Zer duzu buruan “Irakurlea eta liburu lapurra”-ri buruz

  • Markus Zusaken liburua oso gustora irakurri nuen, tristea da baina ederra. Pelikulan ez dakit ea lortuko zuten islatzea