Estreinaldiak: Irailak 13
Five Feet Apart
Hil ala biziko egoera batean aurkitzen diren bi nerabe dira protagonistak. Larriki gaxorik daudenean egingo dute topo ospitaleko bakardadean, elkar ezagutu eta, ezinbestean, maitemindu egingo dira.
.
Litus
Lagun talde baten topaketan jarriko du fokua, hilabete batzuek lehenago adiskide batek bere buruaz beste egin eta gero, lehen aldiz elkartuko direnean. Gertatu dena ulertu nahian, urteetan gorde dituzten sekretuak aterako dituzte argitara, denbora luzez ezkutatutako lotsak eta zoritxarrak.
.
Sordo
1944 urtea, Espainiar penintsulako mendietan barna. Urte batzuk igaro dira Gerra Zibila amaitu zenetik, baina oraindik hamarnaka dira basoetan ezkutaturik Frankismoari aurre egiten diharduten Makiak.
Horietako bat da Anselmo protagonista. Gorra da. Isiltasuna izango du gotorleku, laguntzaile eta ispilua, baina baita ere etsairik handiena.
.
A Million Little Pieces
Gazte idazle batek bere bizitzako erabaki handienari egin beharko dio aurre. Gainbehera osora heltzeko zorian dagoenean, Minnesotako klinika pribatu batean aurkituko du bere burua, drogekiko duen menpekotasuna garaitzen lagunduko dion errehabilitazio tratamendu bila.
.
Les plus belles années d’une vie
Gizon eta emakume baten aspaldiko maitasun istorioa izango da filmaren ardatza. Urte asko igaro dira pasio abentura horretatik, eta gizonak nekez mantendu dezake emakumearen ondoan bizitakoa ez den beste oroitzapenik. Aitaren alzheimerrarekin tematurik, garaian zoriona eman zion emakumearen bilaketari ekingo dio protagonistaren semeak.
1966ean estreinatutako Un homme et une femme filmaren jarraipena.
.
Rambo: First Blood
Azalpen gutxi behar du estreinaldi honek. Izan ere, ezin esan berezko estreinaldi bat denik ere ez. 1982ean argitaratutako film gogoangarriaren berrestreinaldia programatuko dute estreinaldi handitik 37 urte igaro direnean. Belaunaldi berrien unea heldu da.