Maitasunaren zikloa

Maitasunaren zikloa –

Irati Iciarrek Alea agerkarian.

Iraila, ikasturte hasiera (aspaldi bada ere ikasle garaiak atzean utzi genituela), beste ziklo baten hasiera. Urtea antolatzeko ikasle garaiaren zikloa jarraitzeak badu puntu residual bat, niri behintzat, apur bat traba ere egiten didana.

Azken finean, aitortu dezagun, gure bizitza opor egunen arabera antolatzen dugu, ez eguzki edo ilargi zikloen arabera, ez uztaren arabera, ez ikasle jardunaren arabera: zenbat opor egun ditut, zenbat falta dira iristeko, opor egunen aurreko giro zoroa, osteko nagia…

Maitasunaren zikloaZikloak markatu behar ditugu, noski, egunerokotasunari erritmoa emateko nolabait. Neu lehena, aste osoan egunero zer egingo duen dakiten control-freak horietakoa naiz.

Agendak eguneratzen nagoen honetan, atentzioa deitu dit irakurtzeak Gorbeia aldea (autoentzat) itxi egingo dela oreinen marrualdiagatik. Hara! Beste ziklo baten hasiera hau ere, maitasunez hasten dutena, gainera (bai, entzun zaitut irakurle, zergatik esan maitasuna sexua esan nahi denean). Naturak markatutako zikloak geldiezinak, atzeratuezinak, besterenezinak dira, guri humanooi, dena antropodoitzea gustuko dugunoi, egoki suertatu ala ez.

Agian geuk ere ziklo naturalagoak beharko genituzke urteari erritmoa emateko? Orain dena naturalago –bio, eko,”jator”– nahi dugunez, gure egutegia ere bioerritmoetara egokitu beharko genuke?

Oporren ondoren egunerokotasuna berrabiarazteko gogoeta hauetan nagoela, tentatuta nago neure zikloa ere maitasunaren arabera markatzera, ea marketing apur batekin gusturago jaikitzen naizen goizean iratzargailuak jotzen duenean. Maitasunaren ziklo hasiera on izan dezazula zeuk ere, irakurle.

Maitasunaren zikloa

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude