Igartubeitiko PATRIM+ erresidentzia artistikoetarako deialdia irekita
Igartubeitiko PATRIM+ erresidentzia artistikoetarako deialdia irekita –
Mugaz gaindiko sareko hiru zentroetako batean erresidentzia artistikoa egin ahal izateko izen-ematea apirilaren 5era arte egongo da zabalik.
Igartubeiti baserri museoa artista batentzako erresidentzia-lekua izango da, ekainak 1 eta irailak 15 artean 4 astez. Bertan proiektu artistiko bat burutu beharko du. Ekimen hau PATRIM+ proiektuaren, mugaz gaindiko museo, ekomuseo eta interpretazio zentroen sarean.
Erresidentzien deialdia PATRIM+ sareko hiru gunetan ireki da: Igartubeiti baserri museoa, Chateu de Seix, Couseranseko intepretazio zentroa dagoen XVI.en mendeko gaztelu bat eta Espacio Pirineos, Grausko Pirinioetako Sorkuntza eta Kultura Zentroa, Grauseko Udalaren menpekoa.
Aurkeztu daitezkeen proiektuak edozein diziplina artistikotakoak izan daitezke (ikusentzunezko hizkuntza eta transmedia, diseinua, teknologia berriak, dantza, antzerkia edo moda gehiago baloratuko dira), elkarren artean konbinatuz.
Interesatuek edozein zalantzaren aurrean honako kontaktura jo dezakete: residencias@patrim.net.
Parte hartzeko 2019ko apirilaren 5eko 14:00ak baino lehen, beharrezko dokumentuak helbide elektroniko honetara bidali beharko dia residencias@patrim.net.
Balorazio Batzordearen azken erabakia 2019ko apirilaren 29tik aurrera jakinaraziko da.
.
PATRIM+ erresidentzia artistikoak
PATRIM+ artista-egonaldiak publikoak konektatzea eta publiko berrien bila joatea bilatzen du. Proiektu honen hartzailea gazteria eta kultura- zein arte-eskaintzatik urrun dagoen jendea da. Egonaldiaren asmoa inplikatutako hiru zentroen lurraldeko biztanleen, artisten, artelan baten eta sorkuntza-prozesuaren arteko topaketa erraztea da, presentzia artistiko sendo batean oinarrituta.
.
PATRIM+ sarea
PATRIM sarearen helburua, garapen jasangarriaren ikuspuntutik Pirineoetako bi aldeen ondare natural eta kulturala balioan jartzea da. Sare honetan Ariège, Haute-Garonne, Hautes-Pyrénées, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian kokatutako kideek parte hartzen dute.
.
POCTEFA PROIEKTUA
PATRIM+ egonaldi-proiektua PATRIM+ EFA 251/16 proiektuaren baitan garatu da, Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetzako Programa 2014-2020an kokatuta aurkeztu izan dena. Proiektu honetarako gastuak POCTEFAk hartuko ditu bere gain % 65ean, Europar Batasuneko EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsen kredituei esker.POCTEFA-ren helburua Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldeko lekuen arteko sare sozial eta ekonomikoa sendotzea da. Laguntza hau mugaldeko lekuen garapen ekonomiko, sozial eta ingurugiro garapenera bideratuta dago, estrategia bateratu baten bitartez lekuko eskualdeko garapen iraunkorra lortzeko.