Pedro Sanchezen beste txapela

Pedro Sanchezen beste txapela –

Amatiñok Euskadi Irratiko Faktoria saiorako idatzia.

Pedro Sanchezen beste txapelaHainbat hamarkadatan, Euskadiko Alderdi Sozialistak hartu izan du bere gain kanpotik etorritako langileen bandera, tartean konturatzeke, haien seme-alabek ez dutela bertakoak ez direnik sekula pentsatu eta, ondorioz, gaur eguneko sozialismoak, euskara-kontuetan behintzat, etorkizun gehiago izan dezakeela Eibarko jatorrizko ereduarekin, noizbaiteko Barakaldokoarekin baino.

Pedro Sánchezek bisitatu du Euskaltzaindia eta euskararekiko atxikimendua azaldu. Hedabide guztiek nabarmendu dute ekitaldia eta Espainiako presidente batek inoiz egindako aurreneko bisita azpimarratu.

Nekez ukatu dakioke garrantzirik Espainiako gobernuburuak egindako bisitari baina, aukeran, niri garrantzitsuagoa iruditu zait Pedro Sánchez, Espainiako presidentea baino, Alderdi Sozialistaren Idazkari Nagusia izatea.

Segurutik, Estatu mailan, itxurazkoena da gobernu-presidentea Euskaltzaindiaren egoitzan agertzea, baina nago, euskal ikuspegitik,  eraginkorragoa dela Pedro Sánchezek, PSOEren Idazkari Nagusi modura, daraman txapela.

Gauzak ikaragarri aldatu dira orain 43 urte Felipe González espainiar sozialisten Idazkari Nagusia Euskadira etorri, Bilbon “Gora Euskadi askatuta” oihukatu, Eibarren gerra osteko lehen mitina eskaini eta, prentsaurrekoan, Mikel Atxaga kazetariak euskaraz egindako galderari erantzun behar izan zionetik.

Giro hartan, nahiz sozialisten lehen mitina Eibarren izan, Nicolás Redondo UGTeko sindikalista barakaldarrak zera esan zidan hitzez hitz: “La Margen Izquierda es el futuro de Euskadi”.

Hurrengo berrogei urteotan Euskadiko Alderdi Sozialistak bi arima horiek izan ditu kinkan. Batetik, nik ume-umetatik Eibarren ezagutu izan nuen sozialismo euskalduna eta, bestetik, etorkinek Bizkaiko Ezkerraldean ereindako erdalduna.

Hainbat hamarkadatan, Euskadiko Alderdi Sozialistak hartu izan du bere gain kanpotik etorritako langileen bandera, tartean konturatzeke, haien seme-alabek ez dutela bertakoak ez direnik sekula pentsatu eta, ondorioz, gaur eguneko sozialismoak etorkizun gehiago izan dezakeela Eibarko jatorrizko ereduarekin, noizbaiteko Barakaldokoarekin baino.

Zentzu honetan, PSOEren Idazkari Nagusiaren txapelak bete-betean asmatu du Euskaltzaindira hurreratzen.

Pedro Sanchezen beste txapela Pedro Sánchezen beste txapela

Espainia, Euskaltzaindia, Pedro Sánchez, PSOE
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Pedro Sanchezen beste txapela”-ri buruz

  • Aitzol Azurtza 2019-03-18 13:11

    Pedro Sánchez jaunak euskarari egin liezaioken laudoriorik handiena Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara eskolak jasotzeko izen ematea litzateke (ondoren euskara ikasteko, noski). Hauxe bera esan nezake beste edonori buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude