Aurten, hurbileko Adarretatik

Programa

2020-07-10 | UZTAILAK 10 OSTIRALA |
20:00 | MODELO, ZARAUTZ

URBANETNIKO TRIO:
JOSE LUIS CANAL, BLAS FERNÁNDEZ & RAÜL VERA

José Luis Canal: Pianoa, teklatuak eta programazioak
Blas Fernández: Bateria
Raül Vera: Gitarra

Urbanetniko jazzarekin lotutako musika estilo ezberdinen arteko nahasketaren emaitza da. Musika-estiloen amalgama honek izaera irekia eta globala ematen dio bere musikari, norabide guztietan hedatzen dena eta eragin berriei irekita dagoena. Proiektu honen sustatzaileak, Blas Fernandezek, honakoa dio: “Gustuko dut musika estiloetan pentsatzea hirien auzoetan bizi diren tribu, etnia, familia edo musika komunitateak balira bezala. Horrela, hiri-eremua elkarrizketarako, elkarbizitzarako eta musika-amalgamarako leku pribilegiatua da”.


.

2020-07-17 | UZTAILAK 17 OSTIRALA |
20:00 | MUNOA PLAZA, ZARAUTZ

GARI & MALDANBERA

Gari: Gitarrak eta ahotsa
Natxo Beltran: Bateria, koroak
Oier Aldekoa: Baxua, teklatuak eta koroak
Miguel Moyano: Gitarrak, teklatuak eta koroak

Hainbat urte ibili da Gari bikote moduan, formatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertzen. Esperientzia hori erronka berria izan da musikariarentzat: zoragarria eta zaila ere bai. Horren ondoren Garik proiektu berriari ekin dio osaketa klasikoa daukan Maldanbera taldearekin: bateria, baxua eta kitarrak osatzen dute laukotea. Taldeari esker Garik bere betiko abestien rok-funtsa berreskuratu ahal izan du eta horrekin batera doinu berriak sor ditzake modu errazagoan: mendi-tontorrera heltzeko ahalegin handiak egin ondoren maldan beherako bide erraza hasten denean bezala. Hala, bizi izandako guztia gainean darama Garik oraingoan eta aurrera jarraitzeko indarra emanen dio, gogotsu. Bizitzaren parte handi bat, 38 urte inguru, musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena. Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz. Garaikidea, malenkoniatsua, bizizalea eta baikorra. Halakoa da Gari, Hertzainak taldeko kantari-ohia, taxutu nahian dabilen pop neurritsua.


.

2020-07-19 | UZTAILAK 19 IGANDEA |
20:00 | MUNOA PLAZA, ZARAUTZ

ANARI

Anari: Ahotsa eta gitarra
Mikel Abrego: Bateria
Mariano Hurtado: Gitarra eta teklatuak
Ander Mujika: Gitarrak
Xabier Olazabal: Baxua

Anarik, euskal musikak duen ahotsik pertsonaletarikoenak, bi hamarkada beteko ditu musika munduan. Bere musikak hasieratatik publikoa eta kritika liluratu zituen. Sarri , Cat Powerrekin edo PJ Hareveyekin alderatu dute. Psych Out taldean hasi zen bateria jotzen, 1997an egin zuen debuta bakarka, eta gaurdaino hamar lan baino gehiago argitaratu ditu, diskoak, singleak, Ep-ak eta bildumak kontuan hartuta. Haren lanek oso kritika onak jaso dituzte, eta hogei urtetik gorako ibilbidean nortasun handieneko euskal emakumezko kantarietako bat dela erakutsi du. Nick Cavek, Bob Dylanek eta beste zenbait artistak eraginda, musika gordin eta poetikoa egiten du. 2007an Bidehuts diskoetxea sortu zuen, Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeetako kideekin batera, euren lanak argitaratu ahal izateko. Adarra Saria jaso zuen lehenengo emakumea izan zen, 2018an. Urtero Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Euskal Musikaren alorreko ibilbide bati egiten dioten aitortza da Adarra. Momentuz sari hori jaso duen pertsonarik gazteena da.


.

2020-07-25 | UZTAILAK 25 LARUNBATA |
20:00 | MUNOA PLAZA, ZARAUTZ

AFRIKA BIBANG & NOMADAK BANDA

Afrika Bibang: Ahotsa
Sara: Ahotsa
Charles Cooper: Saxua
Rock Lee: Baxua eta Gitarra
Gorka Diez: Bateria
Rafa Aceves: Teklatuak

2004an bere bakarkako lehen diskoa “Entzun” argitaratu zuen Metak-ekin. Korrikaren abestia 2005ean konposatu zuen. 2008an Bartzelonara joan zen eta bertan (Calima) flamenko fusio taldearekin abesten hasi zen, Juanlu Artiachegaz “Ojos de Brujo” bandaren sortzaileakin eta  Latin Grammy izendatu zuten. Europako hainbat jaialdietan arituz: Coleur Café (Belgika), (Erykah Badu, Orishas, Mc Solaar) … Tolerance Festival (Toulouse), Womad Festibala (Cáceres), Sala Heineken, “2008 Lurraren Eguna” Macaco eta Bebe artistekin, Espantapitas (Berlin eta Almeria), Getxo Folk, Galileo Aretoa (Madril), Sofiako Antzoki Nazionala (Bulgaria) … Primavera Sound-en ere aritu zan, John Cale-eri (The Velvet Underground) koruak egiten. Calimako beste bi kideekin batera, “The Johnny Freelance Experience” talde elektronikoa / soul / dantza sortu zuten, nazioarteko zirkuitu batean jotzen arituz: Ibizako klub edo areto nagusienetan Pacha, Ciprianni, Heart (Adriá anaiak eta Cirque du soleil), KM5 … eta Jai pribatuak: Pino Sagliocco (Naomi Campbel) … Japonia, Polonia, Cannes, Paris, Londres, Beirut, Mexiko, Txina, Tailandia, New York. Oraingoan “Nomada” bilduma labur honekin itzuli da, bere azken diskoan baino erritmo, soul, dantza eta soinu elektroniko gehiagorekin. Euskal zirkuito itzulera iragartzen du. 14 urte hauetan nomadak bizi izan duen guztiaren islada.


Aurten, hurbileko Adarretatik.

2020 ADARRETATIK MUSIKA JAIALDIA (DOAN)
Edukiera mugatua, gonbidapen txartelak banatuko dira.
– Non: Modelo Aretoko txarteldegian
– Noiz: Emanaldi bakoitza baino 2 ordu lehenago.
* Gehienez 4 sarrera pertsonako.

Aurten, hurbileko Adarretatik Aurten, hurbileko Adarretatik

Nola zaude?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.