Hamabi sari, Huhezinemaren hamabigarren edizioan

Hamabi sari, Huhezinemaren hamabigarren edizioan –

Hamabi hamarkada bete ditu zinemak, eta hamabi ediziora iritsi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Dozenaka lagun egin ditugu bidean, eta hamaika film labur ikusteko aukera izan dugu. ‘Zinemak hamabi’ lelopean iaz Euskal Herrian egindako lanen uzta jaso dugu hamabigarren edizioan, eta hamabi sari banatu ditu jaialdiak lan horien artean.

Goraino bete da Aretxabaletako Arkupe Aretoa Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizioaren azken egunean: zinema zaleak, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak, film laburren egileak, babesleak….

Hamabi sari, Huhezinemaren hamabigarren edizioanKepa Errasti aktore eta zuzendariak aurkeztu du gaur arratsaldeko emanaldia. Errastiren gidaritzapean, Sail Ofizialeko film laburrak ikusi ahal izan dituzte bertaratutakoek: “Agnés” (Irati Elortondo), Un agujero en el muro” (Carlos Moure), Tximeletaren hegaldia” (Amaia San Sebastian), Ama” (Josu Martinez), Shell Phone” (Miren Mujika), Gogor atzea” (Oier Fuentes), Ancora Lucciole” (Maria Elorza), “Asfixia” (Leire Egaña), Zain” (Pello Gutierrez) eta Minutuak” (Mikel Uralde Arrue). Film labur guztiak ikusi ondoren, ikusleek haien lanik gogokoenari botoa emateko aukera izan dute. Boto guztiak zenbatuta, sari banaketari ekin zaio.

.

Honako hauek dira Huhezinemako 12. edizioaren irabazleak:

.

Kutixi Saila

Kutixi Saria (400€): Urtea joan da” (Egoitz D. Ibargoitia).
Ikusleen Saria (100€): Babarrun txapelketa” (Julen de la Serna).

.

MU Ikasleen Saila

Fikzio Onenaren Saria (300€): Erroak” (Ane Zuazubiskar).
Dokumental Onenaren Saria (300€): Min ezkutuak” (Ane Garcia).

Argazki Onenaren Saria (?lmatzeko materiala 1500€ko balioa duena): Erroak” (Ane Zuazubiskar).
Ikusleen Saria (100€): “Stendhal” (Egoitz D. Ibargoitia).

.

Sail Ofiziala

Huhezinema Saria (200€): Finalista guztiek jaso dute kopuru hau.
Goiena Saria (Euskarazko film onenari, 1000€): Zain” (Pello Gutierrez).
Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin dio Asfixia” (Leire Egaña) film laburrari, Goiena Sarian.
Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia, 400€): Minutuak” (Mikel Uralde Arrue).
Ikusleen Saria (300€): Minutuak” (Mikel Uralde Arrue).

Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra, 700€): “Mugak hautsiz” (Asier Toledo, Xabier Martin).
Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin dio Mundukide Sarian Un agujero en el muro” film laburrari.

Kartelik onena (200€): Aitzol Zubizarreta

Urtero bezala, zinemako profesionalek osatu dute jaialdiko epaimahaia; aurtengoan Iratxe Fresneda, Natxo Rodriguez eta Izaskun Arandia izan ditugu gurean.

.

Hamabigarren edizioa

Jaialdiaren antolakuntzan 16 ikasle ibili dira Iban Del Campo irakaslearen gidaritzapean: Leire Zarate, Irati Vergara, Haizea Azpilikueta, Eneko Zuberogoitia, Ane Zuazubiskar, Julen Yusta, Irati Gonzalez, Pablo Oteiza, Asier Ugarte, Andoni Marquinez, Gari Suarez, Unai Portilla, Malen Iruretagoiena, Egoitz D. Ibargoitia, Irati Briñas eta Itsaso Garmendia.

Beste urtez, edizio hau posible egiteko, erakunde publiko eta pribatuen ekarpena izan du jaialdiak; sari erakargarriagoak banatu eta ekintza gehiago antolatu ahal izateko (aurten 5000 euro baino gehiago banatu dira saritan). Babesle nagusiak Aretxabaletako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila dira. Kolaboratzaileak hauek dira: Mundukide, Ogeita4, Goiena, Ausolan eta Danobat. Eta, azkenik, laguntzaileen artean daude: Zinea, Jakion, Berria, Jausoro Ostatua, Hazi, Bedarreta, Arrasate Hotela, Gaztezulo eta Inprenta.eus.

Hamabi sari, Huhezinemaren hamabigarren edizioan Hamabi sari, Huhezinemaren hamabigarren edizioan Hamabi sari, Huhezinemaren hamabigarren edizioan