Horrela ez dago Hezkuntza Sailburu izatera heltzerik!

Horrela ez dago Hezkuntza Sailburu izatera heltzerik! –

Horrela ez dago Hezkuntza Sailburu izatera heltzerik!Ez dio graziarik batere egingo bere izena hemen dantzan ikusteak, eta ez nau horregatik zorionduko hain zuzen, baina merezi dute aipua, gertakariei euron izenetik deitzeko ohitura deserosoa daukatenak.

Hezkuntzaz idazten du sarri Mikelek, eta argitaratuta nekez aurki daitezkeen datuak eman ohi ditu, bateko eta besteko diskurtso politikoki zuzenei ihes.

Dagokion hizkuntzan jarri dio goiburu bere azken iruzkinari, eta bertan salatzen du, noizbait, berdin iaz, eta berdin duela 10 edo 20 urte lortutako C1 agiria nahikoa izango dela EAEn irakasle aritzeko, oposaketa espainieraz (baina ez frantsesez) egin ahalko baitu hala gurago duenak, espainieraz euskaraz baino hobeto egokitzen direnak, alegia.

Irakasle asko bere euskara mailarekin eroso ez dagoen arren, eta zer esanik ez, ikasle asko eta askori, euren irakasleetako batzuen euskara-maila dela kausa, klaseak oso deserosoak egiten zaizkien arren, euskara bera deseroso bilakatzen zaielarik azkenean.

Gizon hau ez da Hezkuntza sailburu izatera helduko sekula -bide honetatik jarraitzen badu behintzat- baina sailburuak baino askoz iruzkin interesgarriagoak (eta egiazkoagoak) idazten ditu. Merezi du bere arrastoari jarraitzea.

Horrela ez dago Hezkuntza Sailburu izatera heltzerik!

Oinezkoa

2 pentsamendu “Horrela ez dago Hezkuntza Sailburu izatera heltzerik!”-ri buruz