Huhezinema Komedia Sari berriarekin dator aurten

Huhezinema Komedia Sari berriarekin dator aurten –

2021eko Huhezinema jaialdian filmak aurkezteko epea ireki da. 14. Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia, Komedia Sari berriarekin dator aurten.

Huhezinema Komedia Sari berriarekin dator aurten2021eko otsailaren 16ra arte, jaialdiaren 14. edizioan izena emateko eta film laburrak bidaltzeko epea irekita egongo da. Horrez gain, gogorarazi nahiko genuke, kartel lehiaketa abian dela ere otsailak 1a arte.

2020ko martxoan jaialdiaren 13. edizioa online egin ondoren, indarberrituta gatoz eta Huhezinemaren 14. edizioan sari berri bat sortu dugu; “Komedia Saria”. Urte gogorra izan da eta pandemia egoerak momentu zailak ekarri dizkigu. Egoera latz horietan zinema pertsona askoren irtenbide eta ihesbidea izan da, egunerokoa jasangarriagoa egiten lagunduz. HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdia-k 13 urte daramatza martxan ikusle, sortzaile eta babesleen laguntzaz. Aurten, bizi izan dugun egoera latz honi ere aurre egingo diogu eta HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioa aurrera eramango dugu.

Edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu ahal direla azpimarratu nahi dugu. Sail Ofizialean berriz ere 10 finalista aukeratuko dira eta bakoitzak 200 euroko diru sarrera jasoko du proiekzio eskubideen truke. Sail Ofizialean eta Mondragon Unibertsitatea Sailean berriz, 4.000 euro baino gehiago banatuko ditugu, kultura eta sormenaren egoera latzari bultzada bat emateko asmoz.

14. Huhezinema jaialdiaren inguruan egingo diren ekintza guztiak (Hautatutako film laburren proiekzioak / Sari banaketa / Masterclass…)

2021eko martxoaren 16tik 18ra burutuak izango dira. Oraindik jaialdiaren formatua ez da aukeratu COVID-19 dela eta.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, sortu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean. Ordutik, “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko lan- proposamenaren barruan, ikus-entzunezko graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute erreferentziazkoa bilakatu den jaialdia.

Esteka honetan aurkitu ahal dira lehiaketara aurkeztu nahi diren film laburrek bete behar dituzten baldintza guztiak.

Zinema maite, sortu eta bizi dugun guztioi aurtengo edizioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Huhezinema Komedia Sari berriarekin dator aurten