Horixe bakarrik behar genuen: Arabako Heredian ostrakak agertu dira, tartean euskarazkoak
Ez didazue sinetsiko, baina bagenbiltzan Aberri Egun honetan geure paseotxoa egiten, jaun batek, geure izen eta deiturarekin ozen egin digunean dei kalearen erdian. Ondoren argitu digu bera dela Ostraka euskalduna gunearen arduraduna eta badakiela geu ere gune horren zaleak garela, behin baino gehiagotan aipatu dugula hemen, ZuZeun.
Egia da: bikain etorri zaigu berak bildutako informazioa. Beraz, lehenik eta behin zoriondu egin dugu gizona: sekula halako lanik! esan diogu, egia baita egundoko lana hartzen duela gizonak Iruña-Veleiari buruz argitaratzen den guztia biltzeko. Hala ere, lotsatu xamar harrapatu gaitu, gu de incognito baigenbiltzan paseoan eta aztoratu egin gaitu baten batek kalearen erdian ezagutu izanak.
Izanak izan, Ospitaletik irten berriak ere bagara, eta ez genekien deus Idoia Filloyk argitaratutakoaz. Ez dakienarentzat esan dezagun Lurmen enpresan Eliseo Gilen hurrengoa dela Idoia Filloy eta, beraz, Iruña-Veleiako indusketetako arduretan ere bigarrena izateaz gain, eztabaidaren erdi-erdian dagoen pertsona dela.
Alabaina, Elexpururen blogean ez zetorren ezer Herediakoaz. Ricardo Gomezenean ere ez. Horiexek izaten dira gure iturri ohikoenak hizkuntzaren arkeologia eta filologia kontuetan… Nola jakin behar genuen, ba, ezer?
Ikusten da Aste Santua benetako opor garaia dela Hegoaldekoentzat eta ez daudela deusetarako egun hauetan, are gutxiago euren webguneak zaintzeko. Bejoendeiela.
Kontua da, ordea, Ostraka euskalduna blogean albistea datorrela: “Arabako Heredian (Agurain ondoan) Iruña-Veleiatik 30 bat kmtara, Astorga-Bordele errepidean, azaldu dira ere ostrakak grafitoekin, antza handia dute beste ezagunekin. Zulo batean bakarrik aztertu dute sakonera batean, baina utzi dute indusketa egin gabe beherago, beraz Iruña-Veleian bezala, indusketarekin jarraitu eta oso probablea da grafito gehiago ateratzea. Jakina azaldu direla M angelu motz eta luzeak… batzuentzat “egia berdaderoaren” adierazle nabarmenak.”
Eta hori gutxi bailitzan, zehaztu ere zehazten duela gutxienez bi ostraka agertu direla euskara zaharra agerian dutela, Iruña-Veleian bezala.
Hara nola aurkitu zituzten Herediako hauek, Idoia Filloyn hitzetan: “Durante el desarrollo de unas obras en la localidad de Heredia (Álava), se descubrió un basurero de época tardorromana. Se localizaron interesantes materiales, entre los que destacaríamos una serie de graffiti. También aparecieron restos de ladrillos de hypocaustum, que indican la existencia de unas ter-mas cercanas. Heredia se localiza en las proximidades del lugar por donde discurría la antigua Iter XXXIV.”
Eta betikoan gaude profanook, geuk erantzun ezin ditugun galderaz beterik eta zientziak bakarrik baretu dezakeen azkurea sentituz bizkarrean. Zeren ez esan niri ez direnik loa galtzeko modukoak galdera hauek guztiak:
1- Zer berritasun dakarkiote aurkikuntza hauek –filologia eta arkeologia aldetik—, Iruña-Veleiako aferari?
2- Aurkikuntza hauek indartu ala ahuldu egiten dute Eliseo Gil, Idoia Filloy eta Lurmen enpresako inputatuen egoera?
3- Zein da Arabako Diputazioko Kultura departamenduaren iritzia honi buruz?
4- Zer dute esateko Blanca Urgell, Lakarra eta Gorrotxategi filologoek honetaz? Kaltetu egiten al ditu aurkikuntza honek orain arteko baieztapenak?
5- Etc.
Adi segi beharko.
Idoia Fillonek idatzitakoa, hemendik jaits dezakezu pdf formatoan.
Twitter bidez erantzun du Ricardo Gomezek: “Euskarazko zein grafito aurkitu da Heredian? Ez al da latinezko hitzik VR-etik (hots, UR-etik) hasten? Bi letra ditugu, besterik ez.”
Ricardo Gomezek hori badio, izango da ez dagoela euskarazko grafitorik Herediako ostraken artean. Hara, egia esaten jarrita: nahiago hala balitz.
Hasier:
Oporretan-edo egon arren, Filloyren artikuluaren berri eman nuen atzo nire delicous-etan (http://delicious.com/FiloBlogia).
Filloyren lana irakurri eta haren harira gauza batzuk gertatu zitzaizkidan deigarri, hala nola:
1. Herediako idazkunak 2005ean aurkitu omen ziren (30. or.), Arabako arkeologiaren “annus mirabilis” inondik ere.
2. Artikulu guztian Filloyk ez du Veleiako aurkikuntzen aipamen bat ere egiten (Ostraka euskaldunarentzat antzekotasun hain nabarmenak egonik ere). Eta aintzat hartu behar da Filloyren artikulua 2009ko azaroan jaso zutela aldizkarian (48. or.).
3. Harrigarria da (ala ez?) nolatan ez den (eta ez zen) Veleiako aurkikuntzei buruz halako argitalpenik agertu; esan nahi baitut, aldizkari zientifiko batean argitaratutako artikulu bat. Aldiz, webgune bat hautatu dute aurkikuntzen berri emateko, eta hedabide eta blog batzuk iritziak zabaltzeko.
4. Orain, Herediako piezei buruz eztabaida zientifiko bat has liteke, arkeologoek, epigrafistek, etab. artikulu horretan esandakoak aintzat harturik. Veleiakoei buruz ez genuen horretarako aukerarik izan.
Hasier:
Twitter bidezko erantzunarekin ez dut esan nahi Heredian ez dagoela euskarazko grafitorik, baizik eta ezin dela ziurtatu, boteprontoan, badela, Ostraka euskaldunak egin duen bezala.
Eskerrik asko, Ricardo: urrea balio dute zure hitzek.
Iruzkin txikitxo bat: Veleia inguruan, annus horriblis-aren aurretik ez al ziren euskal tankerako arrastro epigrafiko batzuk aurkitu?
Ez naiz ni Veleian gertatutakoan sartuko, baina lepokoa jokatuko nuke “El Euskera Arcaico”n antzeko zerbait aipatzen zela. Posible da?
Edonola ere, hau filologo eta arkeologoen lana da, espero laster hauen epaia izatea.
[…] noticia daba el salto a la red de mano del periodista Hasier Etxeberria, conocido entre otras cosas por […]
[…] noticia daba el salto a la red de mano del periodista Hasier Etxeberria, conocido entre otras cosas por […]
[…] Horixe bakarrik behar genuen: Arabako Heredian ostrakak agertu dira, tartean euskarazkoak Zuzeu zabaldubildudel.icio.us […]