Sagar ustel deitzen naiz

Sagar ustel deitzen naiz –

Sagar ustel deitzen naiz

Baina ez dut kontatu nahi. Nahiago dut Oier izan soilik, inork ez dezan ezer susma.
Sagar ustel deitzen naiz, denek beste nolabait deitzen didaten arren. Ez dakite nire benetako izena. Ez dut kontatu nahi.

Nahiago dut barroteen alde batera egon, eta bestera utzi lotsatzen nauten egia ankerrak.
Errealitatea hipokrita da, zentzuak ez du baliorik, gizartea maskaraz josita dago.
Sagar ustel deitzen naiz baina ez dut kontatu nahi.
Nahiago dut Oier izan soilik.

Sagar ustel deitzen naiz

Ekaitza bainuontzi batean