Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak HABEren plan estrategikoa aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

s23-logoLurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak eta Iñaki Uribe HABEko zuzendari nagusiak HABEren plan estrategikotik ateratako emaitza nagusiak aurkeztu dituzte gaur Eusko Legebiltzarrean. Hauek dira ezarri diren helburu estrategikoak:

  • Sistema, epe ertain eta luzera aurreikusten den eskaerara eta testuinguru ekonomikora etengabe doitzen joatea.
  • Egungo eskari malgu eta askotarikoen arabera eskaintza eta irakaste prozesuak modernizatu eta egokitzea.
  • Jardueraren ebaluazio sistemaren garapena eta kalitatearen ziurtapena.
  • Ikaskuntza prozesuetan teknologia berriak ezartzea.
  • Planifikazioa eta eraginkortasuna irizpide bezala harturik, sistemaren baliabide multzoa optimizatu.
  • Balorea sortzen duten jardueretan zentratu.

 

 

 

 


HABEren Plan Estrategikoa
(INFORMAZIOAREN LEIHOA orain arteko albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.