Gure liburuak Durangoko Azokan
Datorren urtean, hots, 2010ean, 500 urte beteko dira Durangon lehen bateo agiria idatzia izan zela, lehena omen Bizkaian eta Durangoko eliztarrek ospatu nahi izan dute kristau sinesmenerakin loturik dagoen efemeride hori.
Hori dela eta, liburu ederra prestatu eta argitaratu dute: “500 urte Andra Marian bateo ura dariola”.
Liburu horretan hogei durangar idazlek gehi zortzi lekukok Urribarriko elizaren inguruko beraien esperientzia eta oroimenak gogorazi nahi izan dizkigu. Horietaz gain, zerbait argizkalari eta margolari trebek irudi ederrez dotoretu dute libura. Labur-laburrean, liburu eder eta sugerikorra, irakurri eta dastatu beharrekoa.
Lerro labur hautean, guztien gainetik gauza bat azpimarratu nahi dut. Liburu hau ez da soilik argitalpen polit bat (oso polita izanik ere), katekesi bat da, guztiz aprobetxagarria zaiguna.
Durangoko elizaren inguruko pasadizootan ikusten dugu nola, gaur egunean, batek baino gehiagok bazterrean utzi nahi duten kristau esperientzaren (elizaren) inguruko ohitura, errito eta i(ra)kasketak (alde on eta txar guztien gainetik) gure historia pertsonal onenaren osagaiak zaikigun oso positiboki markatu gaituztenak. Elizaren kerizpea galtzen dutenek, ez dakite ondo zer galtzen duten.
Zorionak, beraz, bostehun urteongatik, Ekin(ago), jarrai(ago) eta ahal dena hobetu. Salnerrua: 10 euro. Eskariak: Durangoko Urabarriko Andra Mari Basilikan, azokan bertan Durangaldeko Argtalpenak standean, edo internetez: tabiraeliza@gmail.com
Sebas Gartzia Trujillo, euskaltzaina
Edukia/Contenido:
Honeek izan dira esku hartu dabenak: José Luis Achotegui (El Belén de don Francisquito); Antton Mari Aldekoa-Otalora (Fray Juan Zumarraga eta Durangoko elizak); Andoni Aranburu (Los cuatro costados de la torre); Juan Antonio Aroma (Andra Mari eliza eta dantza taldeak); Arantza Arrizabalaga (Aguas adultas); Jon Berganza (Apuntes curiosos en torno al edificio de Santa María de Uribarri); Honorio Cadarso (El mundo en la palma de tu mano); Sergio J. del Campo (Anotaciones sobre la historia del órgano en la iglesia de Santa Maria de Uribarri de Durango); Raquel Corcuera (Aguas familiares); Xabier Eskauriatza (Umezaroko gogorapenak Durangoko herrian); Jon Irazabal (Santa María de Uribarri: apuntes de guerra y posguerra); Jose Mari Kortazar (Durango 1890: los versos perdidos de la catequesis); Amaia Ormaetxea (Elizara dihoa serio serio); Javier de Sagastizabal (Eustoquio de Uriarte, musicólogo durangués); Joseba Sarrionandia (Gaztaina erreak); Angel Mari Unzueta (Uribarriko bateo uretan); Lourdes Unzueta (Izenik bako umeak); Vicente Vide (Andra Mari de Uribarri y el nuevo Durango); Vicente Zavala (Santa María de Uribarri en el arte -s. XIV-) Miguel Zugaza (El ágora de mi pueblo..). Aldi berean, Eusebio Arrinda, Lourdes Garai, Teresa Goitia, Jesus Lizarralde, Begoña Monasterio, Ana Piedra, Francisca (Paquita) Santisteban eta José Rivasen testigantzak irakurri daitekez eta Imanol Larrinaga, Endika Ollo eta Santiago Yaniz dira liburu honetako irudien arduradunak.