Lehendakari ohiaren eta lehendakariaren arteko lehia

ODQw

“Kudeaketa ekonomiko eta sozialean ez du ideiarik”, zioen Ibarretxek atzoko idatzian. “Hutsik dago” Lopezen gobernua, lehendakari ohiaren iritziz. Ideiak eta proiektuak gauzatu ordez “zarata mediatiko eta politikoa” eragitea leporatu dio gobernu berriari. Ideiak argazkiekin ordezkatu omen dituzte.

Lopezek berehala erantzun dio. Eta Ibarretxeren artikulua irakurri ez duela esan arren, hainbat hilabetetan desagertuta egon ostean, azaltzen den lehen aldian “halako balorazioak” egita gaitzetsi du. Lopezi ez zaion, nonbait, kritika gustatu.

Eta Ibarretxek leporatutakoak gezurtatu ditu. Euskadik dituen arazo guztietan daudela erantzunak ematen. Eta era berean, lehendakari ohiari esan dio, 10 urtetan ez zela gai izan hainbat eta hainbat gauza egiteko eta orain ezin duela etorri gobernua herritik eta herriaren arazoetatik urrunduta dagoela esan.  

Erantzungo al dio Ibarretxek Lopezi? Ostegunean hitzaldia emango du Tolosan EAJk antolatutako solasaldi sail baten baitan. Konpromiso politikoa, aukera bat, behar bat ala betebehar bat, izenburupean arituko da. Ea Lopez-Ibarretxe bigarren round-ak zer eskaintzen duen…

Irudia | Ibarrtxe | El Equipo Jeltzale | Creative Commons By SA
Juan Jose Ibarretxe, Patxi López

Zer duzu buruan “Lehendakari ohiaren eta lehendakariaren arteko lehia”-ri buruz

  • Lopez vs. Ibarretxe konbatea, euli mailako boxealari apal bat Holyfield edo Tysonen aurka lehian jartzea bezala da.
    Egia esan, Patxi Lopez argumentu gabe nire auzolagunaren txakurrak ere utziko luke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude