Gure aitona-amonen estiloa modan dago
Badirudi azken urteotan vintage edo retro estiloaz inguraturik bizi garela. Gaur egun modaren munduan, diseinatzaile garrantzitsuenek garai bateko jantzietan inspirazioa bilatu dute. Musikan ere, artista askok beraien abesti eta bideoklipak grabatzerakoan estilo horretan mugitzen hasi dira; esate baterako, Lana del Rey abeslari estatubatuarra.
Enpresa gehienak aurrerapen teknologikoetan inbertitzen saiatzen diren bitartean (telebista pantaila gero eta meheagoak, kamara hobea duten sakelako telefonoak…), retro itxurako gadget, aplikazio, jantziak, altzariak, editaiak fabrikatzen eta osatzen dituzten beste enpresa eta talde batzuk arrakasta ikaragarria lortzen ari dira. Beraz, garaiko moda bueltan dela esan daiteke, 20.hamarkadatik 70.hamarkadara diseinaturiko estiloak, tendentzia bihurtzen ari direlako berriz ere. Hori dela eta, Vintage-a igariko den moda bat ez dela adierazi du, Ania Lucerok, moda ikaslea.
Momentu honetan, vintage estiloa tendentzia da moda munduan, eta oraingoz, aldaezina dirudi denboraldi luze batean behintzat. Pertsona famatuen look-en artean maiz aurkitzen da janzkera mota hau, eta gero eta gehiago agertzen ari da hedabideetan, blogger-en eskutik. Moda-aldizkariei, berriz, tendentzia hau barneratzea gehiago kostatu zaie; baina diseinatzaileak modernizatzeko afanaren ondorioz, gero eta erreportaje eta argazki gehiago ikusi daitezke hauetan. Laura Costak, itxura pertsonaleko aholkulariak, adierazi duenez, “ gure arbasoen omenez sorturiko estilo berria da hau, eta garaiko glamour-ra gogorarazten digu bizi garen momentu ilun hauetan”.
Vintage eta zaharraren artean
Vintage estiloa, gizartean emandako aldaketa esanguratsuenak (moda mailan gehienbat) bizi garen mendera ekartzen dizkigu hogeigarren mendetik. Lehenengo Mundu Gerraren ondoren, zine mutua, lehenengo night club-ak, tangoa eta charleston–a sortzen dira; hauekin batera, emakumeak bere alderik ausartena erakusten hasten dira.
Hogeigarren hamarkadan Coco Chanel-en garaia hasten da, eta gerrian estutu egiten diren soineko askeak bereizgarri bilakatzen dira. Bururako apaingarri lumadunak, litsak eta lepoko perladunak tendentzia bilakatu eta, lokarrizko zapaten erabilpena hasten da, gaur egun oxford izenekoak. Makillajeari dagokionez, aurpegira itsatsitako ondulaziozko orrazkerak, begirada biziak eta ezpain txikiak gero eta gehiago erabiltzen hasten dira. Hamarkada horretako glamour-rarekin erlazionatutako celebrity-ak aurki ditzakegu gaur egungo edozein moda aldizkaritan, hala nola, Taylor Swift country abeslari amerikarra. Urte hauek aldaketa bat suposatu dute Ralph Lauren, Dior eta Marc Jacobs diseinatzaileentzat, bestak beste, hamarkada horrek inspirazio iturria bezala hartu baitute, beraien soineko formen diseinuetan honen imitazioak sartuz.
Gerra zibila ondoren, emakumea bere aitzinako paperari berriz ekin zion, emaztea, etxekoandrea eta ama bezala. Hala ere, garai horretan areagotutako feminismoa, jantzien kolore eta estanpatuetan eragin zuzena izatera iritzi zen. Jantzi tipikoenak, hau da pastel koloredunak, lore eta koadro vichy-az margotu ziren. Beti ere, modernizatutako jantziekin batera osagarriak diseinatzen dira: eskularruak, buruan eta lepoan eramateko zapiak, eskuko poltsak… Mad Men izan daiteke garai hori hoberen irudikatzen duen telesaila, bertako pertsonaiez gain, kokapenak eta jantziak ikusleak testuinguru hartara garraiatzea lortzen baitute. Halaber, garai hau gogoratzeko apustua egin dute modako azken sasoietan Adolfo Domínguez, Min Promesek, Heaven edo Bimba y Lola diseinugileek.
Hirurogeigarren hamarkadak aldaketa bat suposatu zuen moda munduan, baitavintage estiloan ere. Jacqueline Kennedy izan zen hamarkada honetan tendentzia handiena sortu zuen emakumea, pop art soineko marrazkidunak modan jarriz.
Urte batzuk geroago, beste lau aldaketa garrantzitsu emango ziren, mundua buruz behera jartzea lortu zutenak. Minigonak, bikiniak, kamisetak eta poliesterraren etorrera moda-mundua eraldatu zuten, emakumea liberalizatuz eta diseinugileen ametsak betez.
Azkenik, hirurogeita hamargarren hamarkadan hippy estiloa zabaldu zen, hau da, kanpai-formako galtzak, blusak, ile luzea eta lorez jositako soinekoak. Urte hauetan, ehun etnikoak ohikoak bihurtu ziren, kontraste handiko koloreak, txalekoak, tunika, crochet-eko bikiniak, bota altuak eta plataformadun zapatekin batera. Modan berriz aldaketa eman zen disko garaia ailegatu zenean, material distiratsuak, urre kolorea eta animali estanpatuak agertu baitziren.
Eragina tresna elektronikoetan
Barrutik zein kanpotik eman ahal zaie garai honetako tresna elektronikoei gaur egun modan dauden aitzinako itxurak eta formak, hala nola, telefono mugikorrei edota irratiei adibidez. Denda ugaritan vintage estiloko karkasak saltzen dituzte, eta telefonoaren pantailari antzinako itxura emateko aplikazio askok sortu dira.That’s my jam aplikazioak, esaterako, telefonoari antzinako kasete baten itxura ematen dio.
Argazki kameretan ere, asko nabaritzen da tendentzia honen eragina. Polaroid mitikoak izandako arrakasta berreskuratu du, Lady Gaga abeslariak diseinatu duen Polaroid modelo berezi bati esker. Horrekin batera, gero eta gehiago erabiltzen dira formatu digitaleko argazkiak zaharkitzeko programak; esate baterako, Instangramizenekoa iPhone eta Android mugikorretan aurkitu ahal da, zeinak argazkiaren formatu originala aldatu gabe, RGB gama aldatuz eta marko bat gehituz, argazkiak itxura zahar baina aldi berean modernoak hartzen dituena.
Antzeko zerbait gertatu da telebista eta irrati gailuekin ere; gaur egungo aurrerapen teknologiko guztiekin baina kanpotik gure aitona-amonen garaikoak ematen dituztenak.