GURASOlagun eta HIKETAlagun

Euskal Herri osoan zehar daude martxan gaur egun mintzapraktika egitasmoak. Denok ezagutzen ditugu berbalagun, mintzalagun, mintzakide… Izen ezberdinak izan arren, funtsean euskara praktikatzea da helburua. Bada, egitasmoak hazten doazen neurrian eta egitasmo hauetara jende gehiago hurbiltzen doan heinean, proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan.


GURASOlagun

GURASOlagun eta HIKETAlagunAzken urteotan saiakera ezberdinak eta froga ugari egin ostean, egonkortasuna eta erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa daGURASOlagun. Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea dugu helburu; plazan, parkean, asteburuko txangoetan… familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta umeekin taldeaktailer txikiakirteera edo txangoak antolatzen dira.

 

Urte berriarekin batera Portugaleten, Laudion, Leioan eta Meatzaldeko herrietan martxan da GURASOlagun eta ikasturtea amaitu orduko Enkarterrin, Arabako Lautadan eta beste hainbat tokitan abiarazteko asmoa daukagu. Zure ikastetxean GURASOlagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, ez dudarik egin, joan idazkaritzara eta eman izena.

HIKETAlagun

Urola Kostatik dator notiza… Zumaiako mintzalagunek ideia berezia izan dute. Gipuzkoar kostaldeko herri polit honetan, lagun artean hitanoa egiteko ohitura dago, eta ohitura hori gal ez dadin, erabiltzen ez dutenei ikasteko eta praktikatzeko aukera eman nahi diete ekimen honekin.

GURASOlagun eta HIKETAlagunMintzalagunaren formatutik hurbil, hitanoa ezagutu eta erabiltzen duen jendea, ikasi edota praktikatu nahi dutenekin elkartu etaHIKETAlagun bikoteak sortuko dituzte. Jakingo duzuen moduan, hitanoak badauka bere berezitasuna; familiarteko edo lagunarteko giroan erabiltzen da eta ezberdin erabiltzen da gizonen artean, emakumeen artean, edo gizon emakumeen artean egiten den arabera.

Esan bezala, Zumaian jarriko da martxan lehen aldiz, baina hitanoa Euskal Herriko beste leku askotan egiten da, beraz esportatzeko moduko egitasmoa da ezta? Zure herria izan daiteke hurrengoa!HIKETAlagun zure herrian martxan nahi baduzu jarri harremanetan gurekin: praktikatu@aek.org 

GURASOlagun eta HIKETAlagun
AEK, euskaltegia, euskara, gurasoak, hika, mintzapraktika, praktikatu, transmisioa, Zumaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude