Nafarroako Konkistaren aitzakian

Zenbaki eta datuak etengabe jasotzen ditugu, baita data eta urteak ere. Azken hilabeteotan esaterako, zenbat aldiz ikusi, entzun eta irakurri behar izan dugu 1512 urtea? Nafarroaren konkistari buruzko liburu bat baino gehiago argitaratu da azken aldian, kolore, forma eta tankera desberdinekoak. Leiendak direla, Errolanen kanta dela… Zer du Nafarroako historiak horrenbeste erakartzen gaituena?


Igande honetako Sautrela saioak, arratsaldeko hiru t’erdietan, gai horrexi eskainiko dio erreportajea, Nafarroako Konkista gure letretan ikusteari.
Elkarrizketan, ostera, Joxean Agirre idazlea elkarrizketatuko da Zwei Frauen (bi emakume) eleberriaren karietara.
Arantxa Iturbek, berriz, Herta Müller-en testu bat irakurriko du.
Han eta hemen zenbait perlatxo ere tartekatuko ditugu. Besteak beste.

nafarroa

Nafarroako Konkistaren aitzakian