Guk Goku daukagu!
Guk Goku daukagu! (Dragoi Bola trailerra) –
Guk Goku daukagu! (Dragoi Bola trailerra)
Ezagun da Dragoi Bolak jarraitzaile sutsuak dituela Euskal Herrian, gurean kultuzko telesail bihurtu dutenak. Orain, laster zinematan izango den “Dragoi Bola Super Broly” filma ikusteko irrikitan dira.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, filma euskaraz ikusteko aukera izango ei dugu, 2019ko otsailaren 1ean iritsiko baita pantaila handietara. Ordura arte, eta berau ikusteko gogoa pizteko, trailerra ekarri dugu leiho honetara, bolo boloka baitabil sarean.
«Bakea berriz ere lurrera itzuli da Indarraren Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz…». Hau zirrara!
Guk Goku daukagu! (Dragoi Bola Super Broly trailerra)
Laster Goku ere ez dugu izango, EiTBk euskarazko bikoizketari amaiera ematen dionean.
Dirauten bitartean, goza itzazue euskarazko marrazki bizidunak, gutxi-gabe marrazki bizidun mutuak izango bait dira.