Guardia Zibilak LaPollako Evaristo atxiki du (bideoa)
Guardia Zibilak LaPollako Evaristo atxiki du (bideoa) –
“La Polla-ko Evaristo atxilotu dute” zioten gaur goizean sareko zurrumurruek, kontua apur bat argitu den arte. Identifikatu eta atxikita izan omen du Guardia Zibilak, bere kantuen hitzak zirela-eta izan omen duen salaketa batengatik. Azken berrien arabera autoritateari errespetu falta delituagatik omen.
Evaristo Paramosek hiru hamarkadatik gora daramatza oholtza gainean kantuan. La Polla (Records) taldean ezagutu genuen askok eta askok, eta garai hura atzean utzita, punkari helduta jarraitzen du orain Gatillazo taldean.
Gatillazo taldea Primavera Trompetera jaialdian jotzekoa zen herenegun, Jerez de la Fronteran (zehazki, Jerezko moto zirkuitoan). Kontzertua bukatu ostean, bertan ziren ikus-entzuleek sare sozialetan adierazi dutenez, Guardia Zibila Evaristorengana gerturatu eta, atxilotu ez baina identifikatu eta tarte batez atxiki zuen, bere kantuen hitzak direla-eta salaketa bat jaso duelako; duela 30 urtetik hona kantatzen dituen hitz berberengatik!
Rafael Fernandez Galeotek bideoan jaso du Evaristo Paramos atxikitzen duten unea, irudiak nahi bezain garbiak ez diren arren, hemen ikusgai duzuen dokumentua; txio bidez zabaldu den Guardia Zibilaren bertsioarekin batera:
.
Guardia Zibilaren bertsioa (gazteleraz):
#QueremosAclarar
No se ha producido ninguna "detención" ni "retención" del cantante #Evaristo Páramos, símplemente se le comunicó una denunciaEl motivo no han sido las letras de sus canciones, sino su grito de "policías, sois unos hijos de puta" tras la actuación de su grupo pic.twitter.com/P1ec3mvlPC
— Guardia Civil ?? (@guardiacivil) May 27, 2018