Greba Digitala gaur eta bihar, mila kultur eragilek baino gehiagok deituta
Greba Digitala gaur eta bihar, mila kultur eragilek baino gehiagok deituta –
Kulturgileontzako (batez ere sortzaileentzako) lan baldintza duinak eskatzen ditugu. Gurea ere lana dela aitortu eta gainontzeko lanbideei dagozkien eskubide duinak eskatzen ditugu.
Euskal kulturgintzarentzako estrategikoa zer den proposatu, eztabaidatu, adostu eta gauzatuko duen elkargune baten beharra dugu, Euskal Herri osoko kultur eragileei dei egingo diena.
Neurri eta proposamen lorgarri eta eraginkorrak ditugu.
Gaur eta bihar, 2020ko apirilaren 21 eta 22an, Greba Digitala deitu dute euskal kulturgintzako mila eragilek baino gehiagok, “Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara” lelopean, eta goiko horiexek aldarrikapen nagusi dituztela -helburu eta proposamen zehatzak, hemen-.
Jarraian lekukotza batzuk aurkituko dituzue, non artista batzuk grebarekin bat egin eta beraien kezka eta hausnarketak plazaratuko dizkiguten:
.
Musikariak:
Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara. #Kulturgintzan #GrebaDigitala #HuelgaDigital
Desaparecer para que se nos vea, callar para que se nos oiga. pic.twitter.com/ISj8S9IZ3j— Kulturgintzan (@kulturgintzan) April 17, 2020
.
Pailazoak:
Pirritx, Porrotx eta Marimotots ?
Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara. #Kulturgintzan #GrebaDigitala #HuelgaDigital
Desaparecer para que se nos vea, callar para que se nos oiga. pic.twitter.com/D1LB2JmRIA— Kulturgintzan (@kulturgintzan) April 19, 2020
.
Ipuin Kontalariak:
Ipuina isildu, ipuina entzun dadin.
Euskal kontalariak #GrebaDigitala-rekin bat. #kulturgintzan pic.twitter.com/SsuPIKjMJH— Kulturgintzan (@kulturgintzan) April 19, 2020
Mila kultur eragilek baino gehiagok deituta