Gozamenaren testuingurua eta goza. Lagunarekiko begirada

Gozamenaren testuingurua eta goza. Lagunarekiko begirada –

Henar Alvarez, pornografia feministaz:

Gozamenaren testuingurua eta goza. Lagunarekiko begirada«Pertsonak errespetuz eta modu etikoan tratatzen dituzten X ekoizpenez ari gara, ez irudikatzen duten fikzioan bakarrik, baita kameren atzean ere, eta genero-errodajeetako ezaugarri nagusi den zikinkeriatik ihesi dabiltzanak. Horrek ez du esan nahi emakumeentzako bakarrik direnik, ez eta soft-ak izango direnik ere. Sekulako grazia egiten dit emakumeok irudi sentsualak edo sexu-harremanean maitasuna erakusten duten eszenak lehenesten ditugulako klitxe horrek. Pentsamendu horrek indartu baizik ez du egiten emakumeok sexuarekiko ez dugula interesik dioen uste zabaldua. Balirudike irudi esplizituetatik babestu gaitzaten behar dugula, adin txikikoak bagina bezala. Kontua ez da emakumeok ez dugula pornografiarekiko  edo sexuarekiko  interesik, akaso gertatzen zaiguna da nekatuta gaudela geure buruak klitoria txikituko liguketen azazkalekin ikusteaz, neskamez jantzita eta zaharkiturik dauden gizon talde batek azpiraturik».

Egin ariketa: “pornografia/sexua” aipatzen den lekuetan jarri bertsolaritza/bertsoa”, eta doitu pornografiaren inguruko esaldiak bertsolaritzaren eremura.

Norbaitek esango du muturreregi jotzea dela pornografia hegemonikoa bertsolaritza hegemonikoarekin alderatzea. Baina muturreko egoera horiek egun norbanakook ditugun sexu-harremanetara eramanda, iruditzen zait, pertsonok sexualitatea ulertzeko dugun modua pare-parera datorrela bertsoa ulertzeko?eta gozatzeko?dugun moduaren metafora gisa.

 

Gozamenaren testuingurua eta goza. Lagunarekiko begirada

Bertsolari.eus

Gozamenaren testuingurua eta goza. Lagunarekiko begirada Gozamenaren testuingurua eta goza. Lagunarekiko begirada

Bertsolari Aldizkaritik bueltaka