Sautrela 420: Goizalde Landabaso, Pier Paolo Pasolini eta Itzulera baten historia
Goizalde Landabaso bilbotarrak egingo digu bisita aste honetako saioan bere azken poema liburuarekin: Babeserako kopia. Segurtasun kopia balitz bezala, bere memoria, oroitzapen, iragan, amodio, beldur eta bestelakoen poema bilduma egin du Landabasok. Eta guk, bere Babeserako kopiarako sarbidea izango dugu.
Erreportajean Pier Paolo Pasolini zinegile italiarra izango dugu aipagai. Bere zinema aztoratzaileagatik egin zen batez ere ezagun. Saló edo Sodomako 120 egunak film gordinagatik, besteak beste. Pasolini, baina, olerkari eta idazle ere izan zen, eta erreportajean bere ibilbide literarioan jarriko dugu arreta.
Azkenik, Beñat Sarasolak Itzulera baten historia liburua ekarriko digu, Martin Ugalde zenaren lanik gogoangarrienetako bat. Erbestealdia bukatu eta Euskal Herrira itzultzean, Venezuelan utzitakoei eta etxean aurkitutakoei buruz mintzo da Ugalde bertan.
Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.
Sautrela 420: Goizalde Landabaso, Pier Paolo Pasolini eta Itzulera baten historia
Ikusi saioa osorik hemen