Kaleetako musikari anonimoei, milesker…

Musikariak kaleetan TOP 10 bideo bat

Musika garrantzitsua eta bizipoz iturri izan ohi da gehienontzat, gure bizitza ederragoa litzake banda sonora batek etengabe lagundu eta girotuko balu, ederra litzake ezta? Gure inguruetako eta mundu osoko kaleetan edertasun eta bizipoz iturri hori elkarbanatzen duten musikari anonimo hoiei omenalditxoa eta milesker, youtube-ko bideo honen bidez.

Kaleetako musikariBideoa eta rankina nork egin duen ez dakit, baina anonimotasunetik atera eta aipamen berezia egin nahi diot Estas Tonne, ranking-ean 6. dagoen The Song of the Golden Dragon kantua kitarraz jotzen duen tipoari.

Kitarrista ukraniar hau jada ez da hain anonimoa, youtube eta sare sozialetan nahiko ezaguna egin da, “Aro Berriko Trobadorea” deitzen diote.  2003tik 50.000 CD baino gehiago saldu ditu eta 120.000 fan baina gehiago dauzka sare sozialetan.

Gozatzeko…

Kaleetako musikari anonimoei…