Gizakia

Gizakia

etengabe lezio berbera ikastera

kondenatuta dagoen izaki inteligentea da.

Zerbait ikasterako

agur jaunak” kantua entzutearekin batera

lurrak estaltzen du,

eta bilobek lehen negarrak egiten dituzte,

semeek duten penarik gabe

seaskan.

Eta berriz jaiotzen dira

eta berriz ikasi

eta hil

eboluzioa ez da intelektuala

eboluzioa teknikoa da

mekanikoa

fisiologikoa.

Eta guk ez dugu deus berririk ikasiko.

Baina izaki inteligente deituko diogu

geure buruari,

eta “agur jaunak

eta berriz negarrak.
Eta berriz zulora.

Ekaitza bainuontzi batean