Gisele Marie, nikab metal brasildarra
Berriako Estilo Liburuaren arabera, “belaunetarainoko zapia da nikab-a, agerian begiak bakarrik uzten dituena; zenbait emakume musulmanek erabilia”.
.
Sao Paoloko Gisele Mariek, musulmana bera, erabiltzen du; baita Spectrus metal taldean gitarra jotzen duenean ere.
Gisele Marie alemaniar jatorriko katolikoen biloba da, musika giroan hezia; piano jotzen du txikitatik. 2009an, aita hiltzearekin batera, ordura arte Wicca sinesmenena alboratu -sorginkeriarekin harremana duena- eta musulman bihurtu zen; hiru urte geroago Spectrus metal taldean jotzen hasi zen, bere nebekin batera.
Oholtza gainean, hain egiten da harrigarria bera goitik behera beltzez estalita dagoela gitarrarekin jo eta fuego aritzea, gero eta ezagunagoa dela mundu osoan zehar.