Hassana Aalia errefuxiatu sahararra kanporatua izateko arriskuan, berriro ere

Hassana Aalia errefuxiatu sahararra kanporatua izateko arriskuan, berriro ere

Hassana Aalia ekintzaile sahararrari asilo politikoa ukatu zion Espainiako Gobernuak joan den urtarrilean. Erabaki honen aurkako helegitea jarri zuen Aaliak, baina hala ere, hamabost eguneko epea eman diote alde egiteko.

Burgosen atxilotu dute tren batean kalez jantzitako poliziek eta komisaldegian eduki dute bi orduz, eskuak lotuta. Ondoren aske utzi dute eta Hernanin dago jada.

Sahararrak jakinarazi duenez, erabaki honen aurkako helegitea ere aurkeztuko du; 48 ordu ditu horretarako. Abokatuaren hitzetan kanporatzeko aginduaren gainetik legoke babes eskubidea, beraz, asilo eskaeraren helegitea ebatzi arte ezingo lukete kanporatu.

Bizitza osoko kartzela zigorra jarri zion 27 urteko gazteari Marokoko auzitegi militar batek 2011n, Gdeim Izikeko kanpalekuko protestan parte hartzea eta polizia marokoarrei eraso egitea egotzita. Euskal Herrian zela jaso zuen zigorraren berri eta geroztik hemen geratu da.

Martxoan kanporatze arriskuan egon zen Aalia, baina agindua bertan behera geratu zen behin-behinean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Aaliaren babes helegitea aintzat hartu zuelako.

Gaztearen kanporatzearen kontrako mobilizazioetan milaka lagunek hartu dute parte eta norbanako, talde eta erakunde askok eman diote euren babesa. Jarraian eragile eta norbanako ezberdinek egindako bideoa:

Hassana Aalia errefuxiatu sahararra kanporatua izateko arriskuan, berriro ere