Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa 2.0 programari lotutako dirulaguntzak eskuragarri.

Mjc1Mg==

Helburu honekin, Kultura eta Euskara Departamentuak Gipuzkoa 2.0 programa onartu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak, programa horri lotutako 507.600 euroko dirulaguntzak onartu ditu, lan hauetarako eta honela banatuta:

  1. Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko, pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteei diru laguntzetarako…64.000€.
  2. Edukiekiko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten zerbitzuak edo tresnak garatzeko proiektuetarako diru laguntzetarako… 103.466,67€.
  3. Edukiak informazio teknologien bidez euskara hutsean hedatzeko enpresentzako diru laguntzetrako… 138.133,33 €.
  4. Irabazi asmorik gabeko erakundeen kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzetarako… 202.000 €.

Diru laguntza hauetarako eskaerak, Kultura eta Euskara Departamentuko edozein erregistrotan aurkeztu behar dira, 2010eko uztailaren 28a baino lehen.

Irudia | Gipuzkoa 2.0 lainoa | GIpuzkoaKultura | Creative Commons By SA

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola