Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Espainiako hauteskundeak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Santo Tomas bezperan zen jokatzekoa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Abenduaren 20an Txorizo eta taloekin tripak bete aurretik belarriak goxatzeko gogoz zeuden bertsozale bat baino gehiago; besteren batek edukiko zuen parranda bat bestearekin lotzeko asmorik ere. Dena den, azkenean, Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eta ez 20an, hasiera batean iragarrita zegoen moduan. Egun horretarako Espainiako hauteskundeak deitu dituztelako, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Gainerakoan berdin jarraitzen du: Ilunben izango da finala arratsaldeko 17etatik aurrera. Finalerako sarrerak asteazkenetik aurrera egongo dira salgai, www.bertsosarrerak.eus webgunean zein herrialdeko hainbat salmenta gunetan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Espainiako hauteskundeak