Getxo argazki galeria izango da bihartik hasita

Aisiari gorazarre egitera dator Getxophoto jaialdia eta osotara toki publikoetan izango diren 20 ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu du Begihandi elkarteak. Argazkilari europar eta amerikarren obrak Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharrera doan bidean zehar kokatuko dira eta areto txikien erakusketak ere izango dira Algortako zentroan. Bihar, 19:45ean egingo den sarrera ekitaldiak emango dio hasiera urriaren 3ra arte luzatuko den erakusketari.

Martin Parr, James Mollison, Steve Schofield, Phil Toledano, Martin Schoeller, Naomi Harris, Robert Huber, Nadav Kander, Greg Miller, Anoek Steketee, Txema Salvans, Martin Kollar, Andreas Meichsner, Eduardo Arrillaga, Peter Dench eta Mentalgassi taldea izango dira Getxophotok aurten gonbidatutako artistak. Fran Kalero komisario berriak aisian jarri du arreta, lanek aisiaren era askotako adierazpenak erakutsiko dituzte beraz: musika edo play stationekin erotuak, bikote trukeak, kulturistak, panpina puztuak, …  MzIxMg==

Opening

Komisario berria izango du aurten Getxoko argazki jaialdiak: Fran Kalero. Katalanak lekukoa hartuko dio aurreko hiru urteotan lan horretan ibili den Alejandro Castelloteri. Irekitze-ekitaldian ere bertan izango da komisario berria, argazkilari gonbidatuekin -eta haien lanekin- batera. Bertan azalduko dira Naomi Harrisek AEBtako swinger-en inguruan egin duen lana, Steve Schofield eta bere zientzia fikzio zaleen munduaren azpikultura, Berlineko Mentalgassi taldea hiri-interbentzio fotografikoekin, Andreas Meichsner alemaniarraren irudi surrealak eta Txema Salvans kataluniarrak hiritik kanpoko aisiaren inguruan egin dituen erretratuak.

Behin sarrera ekitaldia egina dagoela, bestelako jarduerak izango dira Getxon irailean zehar: Photowalk, tailerra, pop proiekzioa, argaz(ni)kiak, 13-16, …  

Irudia | Getxophotok argazki galeria bihurtzen ditu kaleak | Ukberri | Creative Commons By SA

BARDO GORRI NAFARRA