Gernika Bizirik abestia
Gernika Bizirik abestia –
…
Eraitsitako eraikinek
metrailatutako erraiek
bortxatutako emakumeek
erbesteratutako umeek
Azpiraturiko hizkuntzak
jazarritako nortasunak
errausturiko duintasunak
inausiriko etorkizunak
Keak oroitzen digu
suak pizturik dirauela
keak oroitzen digu
Gernika bizirik dela
Berreraikitako bizitzek
berriz landatutako ametsek
iraupen ohitura berriek
menderakaitz diren pertsonek
Keak oroitzen digu
suak pizturik dirauela
keak oroitzen digu
Gernika bizirik dela
Hareharrizko hormen
azpian lurperatuen
hamarkadetako isiltasunak
diosku ozen
Egiak mutu dirauela
azaleratu behar dela
lau haizetara hedatzea
geure lana dela
Keak oroitzen digu
suak pizturik dirauela
keak oroitzen digu
Gernika bizirik dela
Keak oroitzen digu
itxaropenik badela
keak oroitzen digu
herria bizirik dela
Musika eta Hitzak:
Jon Rementeria Larruzea
Konponketak:
Gorka Leon Uribe, Jon Urriolabeitia Zenigaonaindia, Leire Gonzalez Enbeita
Musikariak:
Jon Rementeria Larruzea: ahotsa, koruak, gitarra akustikoa
Gorka Leon Uribe: pianoa, MIDI konponketak, perkusioa, platerak
Leire Gonzalez Enbeita: baxu elektrikoa
Jon Urriolabeitia Zenigaonaindia: gitarra elektrikoa, koruak
Patxi Goikoetxea Erdoiza: perkusioa, platerak
Nahasketa:
Jon Urriolabeitia Zenigaonaindia
Produkzioa:
Gernika Memoriaren Lekuko
Produkzioa exekutiboa:
Jon Urriolabeitia Zenigaonaindia, Jon Rementeria Larruzea
Grabaketak 2021eko otsaila eta apirila bitartean egin dituzte Gorka Leonek bere Baldatikako etxean (Forua), eta Jon Urriolabeitiak Arratzuko KortuRec estudioan eta Gernikako Segundo Olaeta Musika eskolan
Nahasketa 2021eko apiriliean egin du Jon Urriolabeitiak Arratzuko KortuRec estudioan