Arte[faktua] 120: Idoia Garzes gipuzkoar kazetari eta idazlea, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 120: Idoia Garzes –

Idoia Garzes kazetari eta idazlea izango dugu gurean larunbat honetako ‘Artefaktua’n. ‘Mendiko gaitza’ izeneko bere lehen eleberria argitaratu zuen iaz, Elkar argitaletxearen eskutik. Bertan, protagonista desagerpen batekin lotuko du mendian aurkitutako txartel batek. Agustin Zubikarai beka irabaztearen ondorio da liburua. Hernaniko Saretxo jatetxearen atarian elkartuko da Yolanda Mendiolarekin.

Nerea Navarro kazetaria gehituko da Garzes eta Mendiolaren arteko solasaldira. Lagunak izatez gain, telebistan elkarrekin lan egindakoak dira. Navarrok Idoiaren lanaz duen iritzia emango du, besteak beste.

Aste honetan, “Detektibegileak” izeneko erreportajean Itxaro Borda eta Jon Arretxe elkartuko ditugu euren pertsonaiez zein nobela beltzaz hitz egiteko. ‘Bikote ona osatuko al lukete Amaia Ezpeldoik eta Tourek?’

Gainera, Imanol Otaegi, Etxepare Institutuko Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendariaren Apalategia ezagutuko dugu: ‘Zein da barre eginarazi dizun liburua?’

Bestalde, Villabonako kaleetan barrena ibiliko da Joseba Elorza literaturari buruzko galdera sorta batekin: ‘Zein da zure literatur generorik gustukoena?’

Hau guztia, eta saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 120: Idoia Garzes gipuzkoar kazetari eta idazlea, larunbat honetako 'Artefaktua'n
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 120: Idoia Garzes gipuzkoar kazetari eta idazlea, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude