Gau Beltza, udazkeneko euskal errito zaharra

Udazkeneko euskal errito zaharra –

Udazkeneko erritoen artean, hau da, udazkeneko ekinozioaren inguruan egiten den erritoen artean, Gau Beltza dugu garrantzitsuenetako bat, dudarik gabe. Udazkena Sugaarren aroa da, eta ekaitzak, haizea eta tximistak izaten dira nagusi. Urtea badoa bere bidetik, eta neguan hilko zaigu, eguzki zaharrarekin batera. Abenduan eguzki berria, Eguberria deitu izan duguna, piztuko zaigu zeruan, eta hasiera emanen zaio urte berriari, hau da, eguzkiak zeruan eginen duen ibilaldi berriari.

Badira hamar bat urte Hegoaldeko herrietan Gau Beltza izeneko errito zaharra berpizten eta indartzen hasi zela. Betirako galduta ematen zuena aitzina doala ikustean, denok harritzen gara. Euskaldunok horrelako gauzetarako trebeak eta burugorrak gara, dudarik ez. Hegoaldetik Lapurdira pasatu zen duela bizpahiru urte, Baionara, Itsasura, Hendaiara, Urruñara…, eta jakin badakigu, beste zenbait herritan usadio zahar hau arrapizteko asmoa dagoela. Baina zer da Gau Beltza?  Eta nondik dator?

Udazkeneko euskal errito zaharra

1.- Udazkena, uda eta neguaren arteko aroa

Antzinatean, Europa osoan naturaren zikloekin loturiko sinesmen animistak zabalduta zeudenean, jai erritual ainitz egiten zituzten solstizio eta ekinozioetan, edota ilargiaren aldien ardatz ziren egunetan. Ilargi beteko gauetan ere horrelakoak egiten zituzten. Laborantzak indar handia hartu zuen arbaso zaharren bizimoduan eta uztekin edota ereiteko aroekin loturiko erritoak eta egun bereziak sortu zituzten. Gure mintzairan dugu horren adierazle diren izen ugari: jorraila, loraila, ereinaro, uztaila, garagarrila, garila, iraila, azaroa, hazila, lotazila….. eta abar.

Hasieran urtea bi arotan banatzen zuten: uda eta negua, eta berantago, tarteko bi aro berri sortu zituzten: udaberria eta udazkena. Urriaren bukaera aldean uzten bukaerarekin loturiko bestak ospatzen zituzten. Uztek banatzen zuten antzinako nekazal gizartearen bizimodua, nolabait erraiteko. Uzten aroa amaitzean negua zetorren. Ordura arte indarrean izan zen natura neguko loaldirako prestatzen hasia zen. Eguzkiaren indarra apaltzen ari zen, urteko eguzkia pittaka-pittaka hiltzen ari zen, eta neguburuan, hau da, neguko solstizioan, Eguberri deitzen zuten egunean, sortzekoa zen eguzki berriaren zain zeuden. Bitartean, negu luzean, Ilargiaren indar ezkorrak ziren nagusi.

Udazkeneko euskal errito zaharra

2.- Bizitza eta heriotza euskaldunen iruditerian

Europako herri zaharren sinesmenetan bizidun guztien barnean bizi-indar bat zela pentsatzen zuten. Bizi-indar horrek buruan zuen aterpe. Euskaldun zaharrek gogoa deitzen zioten bizi-indar horri. Gorputza hiltzean, gogoa libratzen zen beste bizidun baten barruan sartzeko. Gure gogoak etengabeko ziklo horretan sar zitezen baziren hainbat errito eta ohitura. Erleek laguntzen zituzten gure hildakoen gogoak betiereko gurpil horretan sar zitezen. Argizaiolak ere horretarako pizten zituzten.

Euskaldun zaharrek uste zutenez, ortzadarreko bidea zen hartu beharreko xendra, ama-lurra eta ilargia uztartzen zituena. Urriaren bukaera zen beraz, garairik egokiena, gogoek bide hori har zezaten.  Uzten amaiera aldi horretan, hainbat jai eta usadio ziren, bai Euskal Herrian eta bai Europa zahar osoan. Urriaren bukaerako egun erritualetan familiaren gogoei dei egiten zieten, bide zuzenetik abia zitezen. Bide horretako bazterretan ezkutaturik ziren indar ezkorrak uxatzeko ere, hainbat errito egiten zuten.

Izpiritu gaiztoengandik babesteko mozorro eta arropa zaharrez janzten ziren, horrela jantzirik, izpiritu txar baten itxura harturik, ezagutuko ez zituztelakoan eta min eginen ez zietelakoan.

Udazkeneko euskal errito zaharra

Erromatarrek Europa konkistatu zutelarik, ohitura eta errito zahar horiek ezagutu eta bereganatu zituzten. Horrela urriaren bukaerako eta azaroaren hasierako egunetan uzta jaiak ospatzen hasi ziren. Inperioko erlijio berria, hau da, kristau erlijioa Europa osora zabaldu zutenean, jai pagano zaharrak bereganatu eta birmoldatu zituzten. Eguzkiaren sortze eguna zen Eguberri Jesus Haurraren sortze eguna izatera pasatu zen. Udaburua Jondoni Joanerekin lotu zuten, udaberriko ekinozioa Garizumarekin eta udazkenekoa San Migelen inguruko jaiarekin. Uzten bukaera ospatzen zituzten egunak desagertu ziren, eta haien ordez, Domu Saindua eta Hilen Eguna ezarri zituzten.

Domu Sainduaren bezperan, hau da, urriaren azken gauean, Izpiritu edo gogoen gaua ospatzen zen Europan. Zeltek ere erritual eta jai handiak egiten zituzten gau horretan. Britainiar Uharteetan tradizio handia zen gau honen inguruan, eta irlandarrek eta eskoziarrek eraman zuten Halloween izeneko besta Ipar Amerikara. Eta hortik orain, janzkera kontsumista eta materialista onartezinaz jantzirik, itzuli zaigu Euskal Herrira. Izatez eta itxuraz ez du zer ikusirik gurean XX. mendera arte ospatu izan dugunarekin. Zeren eta, giristinoek eraberriturik zabaldu zutenez geroztik, Euskal Herriko luze-zabalean Arimen edo Animen Gaua ospatu baitugu urriaren 31ren inguruan. Oraindik badira gure geografia osoan, gazteak zirelarik,  besta horretan parte hartu zutenak eta egiten zutenaren berri ematen digutenak. Are eta gehiago, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan, azken urte hauetan Arimen Gaua berpizteko ahaleginetan ari dira, baina euskal usadio zaharrari jarraituz.

Udazkeneko euskal errito zaharra

3.-  Gau Beltzari buruzko datuak eta gogoetak

Oier Araolaza dantzari eta antropologoak sekulako lana egin du Arimen Gaueko oihartzunak eta lekukotasunak biltzen. Berari esker, jakin badakigu mozorro eta arropa zaharrez janzteaz gain, arbiak eta kuiak ezartzen zituztela bide bazterretan. Arbi eta kuia horiek hustu ondoren, begiak eta ahoa irudikatzen zituzten zuloak egiten zizkieten, eta barruan piztutako kandelak jartzen zituzten. Gazteak biltzen ziren eta jan-edanean ibiltzen ziren, mozkortu arte. Gehienetan gaztaina erreak jaten zituzten. Etxez etxe eta baserriz baserri kantuz eta eskean ibiltzeko ohitura zen.

Gaur egun, deus gutti gelditzen zaigu uzten bukaerarekin loturiko besta horietatik. Urriaren 28an, San Ximun eta San Juda izeneko eguna oroitzen dugu urtero, horixe baita giristinoek egun honi ipini zioten izena.

Nire ustez, aitzinateko jai haiekin loturik egon daiteke etatradizio zaharrak dioenez, hortxe bukatzen zen uda eta negua hasten. Tradizio zahar horretatik abiaturik, Gabriel Arestik olerki bat idatzi zuen, gero Xabier Letek musikatu eta zabaldu zuena, eta gaur gure artean oso zabaldua dena. Kantuak udaren bukaeraren eta neguaren etorreraren berri ematen digu. Ikus dezagun

San Ximun eta San Juda,
joan zen uda eta negua heldu da.                              

Halloween izeneko jai amerikarra zabaltzen ari zaigu gaurko euskal gizarte materialista-kontsumista honetan. Zein txotxoloak garen! Guk  badugu gure jaia, Gau Beltza edo Arimen Gaua deitu izan duguna, beti urriaren 31ren inguruan ospatzen zena, eta gaur egun, Euskal Herriko herri askotan berpizten ari dena.

Udazkeneko euskal errito zaharra

Ene irudikoz, Gau Beltza Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian galdu zen 1936ko gerlarekin batera. Gerla galdu genuelarik, gauza ainitz galdu genituen, eta zenbait errito isildu edo galdu egin ziren, hau horietako bat izan zelarik. Nafarroako Pirinio aldeko ibarretan, Nafarroako iparraldean eta Iruñerrian, iduriz, hirurogeiko hamarkadaren azken urteetan galdu zen, horregatik badira oraindik kantu zatiak eta errito zahar batzuk oroitzen dituzten adineko herritarrak. Iparraldean, galera lehenago gertatu zela uste dut, XIX. mendeko bukaeran aski galdua zen, baina Lehen Mundu Gerlarekin azken arrastoak eta oroitzapenak galdu zirela erran dezakegu.

Gaur, berriz, beste zenbait usaia zaharrekin gertatu den bezala, hau ere berpizte aro batean sarturik dagoela erran daiteke. Hegoaldean hainbat herritan piztua da, eta Iparraldean jadanik, Baionan, Itsasun,Hendaian,  Urruñan… arrakasta handiz, egiten dute azken urte hauetan.  Udazkeneko sua da gure gogoan.

Udazkeneko euskal errito zaharra  Udazkeneko euskal errito zaharra  Udazkeneko euskal errito zaharra  Udazkeneko euskal errito zaharra  Udazkeneko euskal errito zaharra  Udazkeneko euskal errito zaharra  Udazkeneko euskal errito zaharra  Udazkeneko euskal errito zaharra  Udazkeneko euskal errito zaharra

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

67 pentsamendu “Gau Beltza, udazkeneko euskal errito zaharra”-ri buruz

  • Barkatu, ez gara hasiko orain dela ia urtebeteko kontuekin, nerau oso zalea izanagatik. Baina geronen herrian,, Arimen Gaua indartsu zebilen laurogeiko hamarkada arte, eta geroago ere, baina urte pare batean galdu egin zen.

  • Harritu bat 2024-11-02 18:20

    Nagore, ettakit zer zauzen,…esatia ez da libre…gezur hutsa dioskuzun hori! Hurren, diñozu zure birraitatxiren birraitatxia omen zala lekukua. Oain baina 80ko hamarraldixan kokaitten dittuzu arbasu horreik. Barregarrixa gero zure memelokerixak!

  • Nagorek hitz egite aldera hitz egiten du. Ez da inoiz berak esandakoa serio hartu behar!

  • Barkatu. Entenditzea ERE libre da, baina horretarako ERE gaitasuna behar. Neronek esan dut txikitan, laurogeiko hamarkadan, geronen herrian oraindik ere Arimen Gaua, Noche de Animas bertako erdaran, ospatu egiten zela. Ospakizuna izaten zen neska eta mutil kozkorrak izkinetan ezkutatzea, eskuetan kandelak genituelarik, oihuka eta korrika hurbiltzen zen oro izutzeko. Geronena izan zen azken belaunaldia. Ordurako, baina, kantuak eta galduak ziren.Amak oraindik ere gogoan du nola 40ko hamarkadan kuien barruan kandelak pizten zituzten, eta kantaren bat. Hori guztia Urbasa eta Handiaren hego magalean, Ameskoan ere bai, dudik gabetanik. Hortik birrraitatxiren birraitatxi, beren garaian ospakizuna indartsu zebilen eta, Euskal Herrri guzian bezala. galdetu bestela Oiartzungo zaharrei. OH: Harritu, zuk oain edo oin esaten duzu? Ez daiteke orain oin, ondoren oain eta gero goain, babu halakoa!

  • Naibaiketan xatzu OAIN be gezurretan zabiltzala.
    Jajaja. Gerotxuagu birraitatxiren ez dakit ze birrarbasuk festa horreik eitten ebezela, esangotzu hurrengo iruzkin batean…Nunbait, aspaldi hain zaharrixan ulertarazitta, olegettan moruan-ero esanda bezala…
    OAIN be jajajaka naukazu

  • Nagore! Zer dela-eta darabilzu subjektu indartua berez hala behar ez denean?
    Nerau, neronek…hala hola, beti eta barra-barra , egoki ez denean.
    Baten batean edo esan izan dizuten moduan, hori entsalada zurea!

  • Eulatetar bat 2024-11-02 19:53

    Zudairetik harrituta nauzu Nagore. Zuk jantzia eta osatua ematen du diozun denak

  • Harritu bat 2024-11-02 20:06

    “Neronen amaren birraitatxiren birraitatxiak ere esaten zuen. Arimen Gaua, Nafarroa Gehienean behinik behin”(NAGOREK)..esaten ebela, OAIN 6 belaunaldi, OAIN 150-175 urte ero? Jajaja. Bai eh? Belarrira? Grabaziorik bai?

  • Indartua? euskaldunaren apetaren arabera, Yolanda betierekoa.,

  • Zuk al diozu? Ala ZERORREK?
    Ikasi behar duzu noiz erabili behar den forma indartua. Hitanoaren erabilerarekin bezala, baduzu zer ikasirik. Animo!

  • Hik badakik, edo ez, abuskarlo, gezurrak hanka labur. Goierri ez den Arabako konderri batetik ari haiz, babazorro halakoa! Behin esan nizun geronen herrian, bai, geronen, atsotitz zeharo arrazista dugula. ” Si ves una serpiente y un alaves deja la serpiente y mata al alaves” , Eta txantxikuak arabarrak zarete.

  • Ameskoako bakar batek ere ez luke diozun DENAK esanen. Zerorren amatxik ere ez.

  • Ni ez naiz txantxikua,…baina…beno
    Begiratu ezazu pixka bat noiz erabili behar den forma indartua.
    Eta bestela, ez erabili, behar-beharrik ez duzu eta.

  • Hau pena, benetan! Noraino heldu den GERONEN herrian analfabetismoa!

    http://www.asnabi.com/revista/tk16/20sainzelvira.pdf

  • Eulatetar bat 2024-11-02 22:45

    Gutxi ezagutzen dituzu zuk Ameskoak. Hemen egia ez da “dena” esaten.,TODO esaten da. Gutxi etorri zara hona.

  • Amatxik, oin dela 126 urte jaioa, istorio horiek guziak kontatzen zizkidan txikitan, amak ere bai. Geronen familian beti izan da kultur transmisio ikaragarria,nondik begiratzen den! Eta nola birrraitatxik, liberala bera,baina foruzalea, esaten zion ” que vienen los giris” esten zuten soldadu espainiarrak hurbiltzen zirenean, giriak Maria Kristinaren soldadu espainiarrak baiziren. Eta bidelapurren istorioak eta Arimaren Egunekoak. Baina transmisioa hilzorian dago. Dena ikusteko dago.

  • Geronen” hor oso desegoki erabilia dago. Baina den-dena, euskara formak zein diozun guztia, zure apetak aginduaren araberakoa denez…

  • Ziurrenik zerorrek baino hobeki ezagutzen ditut Ameskoak, lursailak ere baidauzkat, eta senideak.

  • Eulatetar bat 2024-11-02 23:02

    Ez dizut sinisten.
    Ezta zure errelato hori.
    Puff , ez dizut galdetu nahi zein herrirekin duzun lotura,..Ziria sartuko didazulako

  • Zer dio Nagorek?
    Tipo hau Arabarra da eta beti despistatarazi nahian dabil kontu horrekin. Sakanatik gertuko Arabarra

  • Kontuz gero! Lursailak ere baiTauzka!

  • Sinismenak eta barkamena oso gauza kristauak dira. Hala ere, tokatu zaigun erlijioa goxoena dugu, esanak esan. Ez duzula sinistu nahi, ba hor konpon! Ttes o kuatto aldiz esan dizut, bestela Guattari galdetu,

  • Ea Puxetia, segi ezak matazak egiten, amutarrixaren ondo-ondoan. Abiluan negua zettorkigu eta hortxe goxo-goxo egonen yaiz neronen babukeriak leitzen,

  • Konfirmatu dozu hortaz…Sakanatik gertuko Arabarra…
    Besterik gabe, apurka esanez fan zara zu

  • Eulatetar bat 2024-11-02 23:26

    Ttes o cuatto estellerriko txokokeriak botata ez gaituzu gonbenzituko

  • Bada Guatta Zudairen bizi da. Hoa berarengana eta galdetu. Eta eskaiok estral egurra mozteko, edo kunatxo bat olibak biltzeko.

  • Eta zerorrek ikusiko bazenu zer ederrak diren!

  • Ni fan, fan esaten dena Bide Ertzean, Hertzainak, Berri Txarrak eta An. arirena izan naiz eta naiz.Zer gauza alua dugu giputza izatea!

  • Eulatetar bat 2024-11-02 23:41

    Guatta Zudairetik kanpoko jende askok ezagutzen du. Eta zer esango diot ea Nagore ez den Nagore ezagutzen duen?
    Bestetik , hango txokokeri askori buruz irakurria zara, ez dago gaizki!

  • “Zer gauza alua duguN giputza izatea!”
    Eta bidenabar, ez nago ados

  • Irakurria? Horietan hezia, Guattaren herriaren bertakoa nauzu.

  • Horiek teklatuaren kontu ttipiak dira, zuk badakizu.

  • Eulatetar bat 2024-11-02 23:50

    Ez dakit nik ba…

  • Ezetz , ez sinetsi tipo honi

  • Beste behin bezalaxe, oinatiar galdua, zerorren hitzek berekin zigorra dakarte. Eta halaxeko moduan ikasten da nola giputz batek ez dezakeen sekula ere Nafar bat gainditu. “Hango txokokeria, bo, zuk txokokeri idatzi duzu, horrek oposizioetan puntu bat kentzen du, …..Hango? Kanadatik ari zara idazten, pinudi erraldoi batetik, Gipuzkoatik, eta horregatik ez duzu Hemengo. Bigarren belaunaldikoa.

  • Eulatetar bat 2024-11-03 00:09

    Egia, txokokeria
    Barka, hitz egin ahal izateko zuzen zuzen egin behar al da?
    Euskaldun berri berria naiz herri erdaldun huts batekoa. Barkatu Nagore

  • Lasai Eulatetar bat, hanka Sartze ederrak egin ditu-eta Nagorek beti. Hasteko eta behin, oinatiar deitzen die oñatiarrei

  • Barkatu? Ez duzu barkamenik eskatu behar..Zer dela eta? Nik askotan ironia erabiltzen dut. Ez badizut ongi azaldu barkemen eskaerak nireak dira. Segi bizkor.

  • Yolanda gurea. Hain azkarra indartuetan eta oin ere ez duzu entelegatu zer den oñatiar bati oinatiar deitzea koskabiloak jorratzeko. Adimen handikoagoa irudikatzen zintudan.

  • Eulatetar bat 2024-11-03 00:18

    HANGOA naiz baina Gaitezen bizi naiz aspaldi. Barka berriz. Puff
    Oso animatua zara zure erantzunetan, ameskoatarren apaltasuna beharko zenuke

  • Jajaja..
    Beste hanka sartze bat,!
    Barka, kar, kar

  • Putexia, zer? Korapilatu jatzu hari piloa?

  • BIdasoaldean ere jartzen omen ziren kalabazak barruan kandela piztuta bide bazterretan, 50eko hamarkada arte behintzat. Ez dira gure aiton-amonen kontuak, horiek jada ezin baitute testigantzarik eman. Oraindik bizirik den jendeak eman dezake horren testigantza.

  • Ezjakintasuna harroa izan ohi da, ezjakinkeria bihurtzeraino.

  • Eulatetar bat 2024-11-03 18:23

    Urrun geratzen zaigu Bidasoa , Ameskoetakooi, ia Nagoreri adina, nonbait

  • Arabarra goxoa eta faltsua. Faltsu horrrek bi adiera ditu: alferra eta zuria. Gurean, Estellerrian, bigarrrena da indartsuena, hipokrita. Bestela ere Eulateko jendea Eulatearra da, tarra-tarra arrastaka dugu, eta horretarako kaikuak eta txarrrak nahiko eta sobera ditugu. Oñatiko jende modu hori ere mendebalekoak ditugu, ez dira giputzak eta.Hara! Anitzek ez dute jakinen, baina Eulate izan da hamarkadetan biztanleko Kutxa eta Banketxe bulego gehien izan duen Euskal Herriko herria, 300 biztanle izanik ere. Herrira noalarik Azantza, Dulantz, Lokiz eta haratago Larraitza izan daitekeena ikusten dut. Nagoreri bezainbeste? Hi espatriatu garbia haiz, hire herria ezagutzen ez duana. Bidasoa urruti? Ba al dakik non dagoen Eltxoen iturria eta Giristinoen kobazuloa?

  • Ez nauk batere harritzen hi harrituta egoteak, ez zitekek besterik espero hire aurpegia ikusirik. Galdetuz gero, hi, zer yaiz hi? Ni? Ni ergeldu bat nak, beti bat, jakina! Ni babutu bat nak, Aizak, ireki itzak begiak eta esan, ostia hi, hau duk errealitatea!

  • Nire gurasoek eman dezakete testigantza hori, ia 90 urte betetzera doazela, eta Nafarroako bi mutur elkarrengandik oso muturrekoak.

  • Yolanda hori. Baitauzkat eta baidauzkat ez dira kontu bera.

  • Eulatetar bat 2024-11-03 22:11

    Jajaja.
    Ez zara oso azkarra.
    Zudairekoa naizela esan dizut gorago
    Eta Perez de Eulate”tar , Eulatetar izengoitia hortik…
    Zaindu zure euskara, ni berria naiz, baina zuazkarregi labaintzen zara, Yolandari irakurri dudanez.
    Bestetik, eskerrik asko, Yolanda

  • Ulerketan dodanez, gure Nagoretxu, OAIN Ameskoartu barri xaku edota bere entsalada guratu horreixetan hua be sartu in bio.
    Beste gezur zuri bat!!!
    Kar, kar, kar

  • Oso azkarra? Bo!. Gaurko gazteak azkarragoak dira, baina nik 1,80, konforme naiz,. Peru Eulatekoa ere konforme egonen zen.

  • Portzierto, Eulatetar hori, hor, Larraona Murgialdai abizenaz lepo dozue.
    Berenez, Oñatiku abizena, haa XVI. mendian seme-alabia askoko fandako familia batek eroanda

  • Eulatetar bat 2024-11-03 22:37

    Bai, zer edo zer entzunda nuen. Harrigarria hala ere

  • Amuta,Puxeti Nemesio. Yun eta yakinekoa dugu Euskel Herrixen alabiek ez damaiotela deiturarik.

  • Larragoa euskaraz, igel ttipi hori.

  • Eulatetar bat 2024-11-04 06:16

    Nola nabaritzen zaion hemengoa ez dela. Irakurketaren bat izango zuen…

  • Nagore hori!
    Eta Zudaire, Zudairi!
    Ez zara hango izango, baina zergatik ez zorroztasun berbera zure “ustezko” herriarekin?
    Eta beste bat…

  • 91 urteko aitaginarrebak ere gogoan du kalabaza hustuak, begiak eta ahoak zulatuta eta kandelez argituta ikusi izana bere haurtzaroan, bideetan jarrita, jendea beldurtzeko (Antzuolan eta Donostiako baserri batean igaro zuen haurtzaroa). Antzeko istorioak entzun dizkiet Ahotsak-eko kontalari bat baino gehiagori ere.

  • Zer gisa? Ea ikasten dugun, baina horretarako ere gogoa eta gaitasuna behar. Eulatetarra ez da deus ere, ez da euskara. Eulateko jendea Eulatearrak dira.

  • Bada euskarazko atsotitz polit bat: Ez dakienak baleki, orduan bai ederki.

  • Eulatetar bat 2024-11-04 22:45

    Perez de Eulate’tar nauzu, txabalito. Izena ez dizut esango, nahiz eta ziur nagoen, hemendik ez duzula ezer. Eta eskerrak!

  • Eulatetar bat 2024-11-04 22:52

    Ene!
    Nagore, Zudairikoa naiz , eta ez Eulatekoa ezta Zudairekoa ere, zure euskara akatsez josi horretan esango zenukeen bezala.

  • Non sartu xaku Nagore rabar baina ameskoen guratu berri hori? Nun zauz?

  • Non nagoen? Eta hiri zer axola! Trakamilatu al zaizkik hari horiek guziak? Guratu? Geronek laketu esaten diagu, eta ez halandaxeko babukeriarik.

  • Guratu, Nagoretxu, guratu,… Laketu, nahi, irrikatu…bardin bardin hiretzat..Arabar ezin ameskoartuzko bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude