Gasteizko III. Mendi Zinemaldia hastear da

Pelikulek ez ezik, antzezlan bertikal batek eta bi argazki erakusketek osatuko dute Gasteizko Mendi Zinemaldiaren hirugarren ekitaldiaren programazioa.Aurten, Jabi Baraiazarra zuzendariak adierazi duenez, kalitatea lehenetsi dute film kopuruaren gainetik eta, horregatik, aurreko urtetan baino pelikula gutxiago aukeratu dituzte lehiatzeko, 22 orotara. Horien artean bada euskarazko produkzio bat: Carlos Iglesiasen Tamur; ur biziei buruzko lana.

Baraiazarrak berak lau harribitxi nabarmendu ditu:The Asgard Project (Alaister Lee, Frantzia). Abenduaren 13an, 18:30ean.Carstensz, The Seventh Summit (Pavol Baravas, Eslobakia). Abenduaren 15ean, 18:30ean.The Pinnacle (Paul Dieffley, Eskozia). Abenduaren 19an, 18:30ean.Le monde de Gaston Rebuffat (Giles Chappaz eta Denis Steinberg, Frantzia)

Film guztiak Europa Jauregian emango dituzte, eta hitzaldiak ere bertan izango dira. Egunak eta orduak, zehatz mehatz, www.mendifilmfestival.com atarian topatuko dituzue. Emanaldietarako sarrerak Artium aretoko txarteldegian bertan eta Gasteizko turismo bulegoan eros daitezke 3 euroren truke.

Pelikulentzat ez ezik, antzerkiarentzat ere izango da tarterik. Larunbatean eta igandean (hilak 18 eta 19 hurrenez hurren) obra bertikala antzeztuko dute Alde Zaharrean 13:00etatik 14:00ak bitarte.

Argazki zaleek, bestetik, izango dute zer ikusi. Maria Torresen erakusketa Goiuri Jauregian egongo da, eta Juan Ramon Llavorirena Santa Maria katedralean goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte.

Argibide guztiak eta trailerrak: www.mendifilmfestival.com

Gasteizko Mendi Zinemaldian irudi ikusgarriak ikusi ahal izango dira

Irudia | Gasteizko Mendi Zinemaldian irudi ikusgarriak ikusi ahal izango dira | Mendi Zinemaldia | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.