Garazi Kamiok “Beste norbaiten zapatak” liburua aurkeztu du

Bestenorbaiten

Garazi Kamio idazleak Igartza saria irabazi zuen iaz “Beste norbaiten zapatak” liburuarekin. Gaur aurkeztu du Donostiako elkar aretoan.

Era askotakoak dira Garazi Kamioren ipuinetak pertsonaiak, sexuz, adinez, bizibidez eta kezkaz. Askotarikoak dira, halaber, kontakizunen tankerak. Denetan nabarmentzen da, ordea, gizon-emakumeenganako begirada berezi bat: behatzailea baina ez epaitzailea; pertsonen erdipurdikeriei erreparatzen diena baina miserietan gozatu gabe; gure ahaleginak oro zoroak eta alferrikakoak direla ikusi, baina horietan tematzen eta baita ere kontatzen jarraituko dugula dakienarena.

Xabier Mendiguren editoreak “Beste norbaiten zapatak” liburuaren inguruan elkarrizketa egin dio. Hemen irakur daiteke Garazi Kamiori egindako elkarrizketa

 

Zer duzu buruan “Garazi Kamiok “Beste norbaiten zapatak” liburua aurkeztu du”-ri buruz

  • Garazi!
    Erosiko dugu, irakurriko dugu, eta esango dizugu. Baina oroz gain, ZORIONAK politt hori, eta biba zu!