Euskararen alorrean egiten den lana azaltzera joan da Eusko Jaurlaritza Europako instituzioetara

euskara bruselaJaurlaritzak nabamerndu du “Euskadik, Nafarroak eta Akitaniak” bere indarrak batu dituztela misio honetan. Izan ere, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Euskarabidea eta Euskararen Erakunde Publikoko Maximino Gomez eta François Maitiarekin batera egin du bisita. Bruselan kokatzen diren Europako instituzioen aurrean egindako lanaren inpresioa “baikorra” izan dela azaldu du Auzmendik: “lehenengo misio bateratu hau aurreranzko urrats handia da, horrek erakusten baitu Euskadi, Nafarroa eta Akitaniaren arteko lan harremana gero eta estuagoa dela. Esanguratsua da hori egitea guztiok batera europar instituzioen aurrean agertzeko. Europak gure erreferentzia izan behar du, eta gehiago inplikatzeaz gain, lotura zuzenagoa izan behar dugu instituzioekin; halaber, elkarrekin agertu behar dugu Europar Batasuneko instituzioek eskaintzen dituzten foro eta aukeretan”.
Brusela-ona

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.