Gabonetan Jai: euskaraz eta familia giroan Gabonetaz gozatzeko hiru proposamen

Gabonetan Jai: euskaraz eta familia giroan Gabonetaz gozatzeko hiru proposamen –

Gabonak familia giroan eta euskaraz bizitzeko Gabonetan Jai ekimena jarri dute martxan Oihaneder Euskararen Etxeak eta Montehermoso Kulturuneak elkarlanean. 2022ko urtarrilaren 2tik 5era bitartean 3 ekitaldi mota eskainiko dira: ikus-entzunezkoa, antzerkia eta tailerra. Oltxiak filma izango da ikus- entzunezkoen atalean antolatu den ekitaldia, Pantzart antzerki taldeak Korri, Kuru, korri! objektu ikuskizuna eskainiko du eta Zurrunka antzerki taldeak Itzal titere tailerrarekin borobilduko du ekimena. Gonbidapenak abenduaren 13ko goizeko 10:00etan jarriko dira eskuragarri. Ekimenak Laboral Kutxaren babesa jaso du.

Gabonetan Jai: euskaraz eta familia giroan Gabonetaz gozatzeko hiru proposamenAurten ere Oihaneder Euskararen Etxeak eta Montehermoso Kulturuneak elkarlanean osatu dute gabonetako egitaraua: Gabonetan Jai ekimena, Gabonak familia giroan eta euskaraz gozatzeko helburuarekin.

Urtarrilaren 2tik 5era bitartean 3 izango dira egitasmoaren baitan eskainiko diren ekitaldiak: Oltxiak pelikula, Patxi Zubizarretaren liburuan oinarrituako Korri, Kuru, korri! objektu antzerkia eta Zurrunka antzerki taldearen Itzal titere tailerra.

Saio guztietarako gonbidapenak datorren abenduaren 13ko goizeko 10:00etatik aurrera eskuratu beharko dira. Oltxiak pelikulako zein Korri, kuru, korri! antzezlanerako sarrerak eskuratzeko bi modu jarriko dira erabiltzaileen eskura:

astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik).

Itzal titere tailerrean parte-hartzeko, berriz, inprimaki hau betetzea beharrezkoa izango da.

Lagun bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahal izango ditu; haur eta heldu guztiek izan behar dute beren gonbidapena. 12 urtetik beherako txikiek heldu batek lagunduta egon beharko dute emanaldietan (tailerrean izan ezik). Gonbidapenak inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan erakutsi daitezke.

.

Hona hemen egitarau osoa:

  • Urtarrilak 2, 12:00etan: OLTXIAK ( publiko guztientzat / Toby Genkel eta Jens Møller / 2021 / Alemania / 85’ / Euskaraz )
  • Urtarrilak 3, 12:00etan: OLTXIAK ( publiko guztientzat / Toby Genkel eta Jens Møller / 2021 / Alemania / 85’ / Euskaraz )
  • Urtarrilak 3, 17:30ean: ITZAL TITERE TAILERRA ( 6-12 urte / Zurrunka Teatro / Eñaut Gorbea / 2021 / Euskal Herria / 90’ / Euskaraz )
  • Urtarrilak 4, 11:00etan /12:30ean: KORRI, KURU, KORRI! ( 4-9 urte / Pantzart / 2021 / Euskal Herria / 50’ / Euskaraz )
  • Urtarrilak 4, 17:30ean: ITZAL TITERE TAILERRA ( 6-12 urte / Zurrunka Teatro / Eñaut Gorbea / 2021 / Euskal Herria / 90’ / Euskaraz )
  • Urtarrilak 5, 12:00etan: OLTXIAK ( publiko guztientzat / Toby Genkel eta Jens Møller / 2021 / Alemania / 85’ / Euskaraz )

Gabonetan Jai: euskaraz eta familia giroan Gabonetaz gozatzeko hiru proposamen