G. l'amour
Batzuek ez dela etorri diote, beste batzuek etorri baietz, etorri dela baina jada alde egin duela. Ni bila ibili naiz eta ez dut ikusi, baina egia esateko nor den ez dakidanez, agian zinema aretoetara sartzeko izaten diran ilada luze horietakoren batean izango zen eta guk ez dugu ezagutu.
Urrutitik L’amour jauna hau izan zitekenaren ustea sortu zitzaidan. Baina bere izena G-z hasten ez dela jakin nuenean, amore eman nuen.