Patxi Lopezen diskurtsuko esaldirik adierazgarrienak (II)

  • “Gobernuan sartu ginen lehen hilabeteetan, sail guztiei gastu arruntetan murrizpenak egiteko eskatu nien, gastuak sarrerei ahalik eta gehien lotzeko asmoz, baina, batez ere, krisiari aurre egiteko neurri bereziak abian jartzeko baliabideak izan genitzan.”
  • “Euskal jendartearen, gure erakundeen, gure enpresa eta langileen sendotasuna frogatu ahal izan dugu [krisiarekin]
  • “Ia euskal enpresa guztiak izan dira ondo egindako lanaren eredu. Inbertitzeko, berrikuntzak egiteko eta baldintzetara moldatzeko apustua egin dute. Ugazabek jarduerak mantentzea erabaki dute, proiektua bideragarri egiteko dirua inbertitzea eta enplegua sostengatzea, bai baitakite langileak euren enpresaren aberastasuna direla.”
  • “Faltsua zen Espainia gaizki zegoen bitartean Euskadi ondo zegoenaren ideia. Ez ginen irla bat ekaitzaren erdian. Alderantziz, gu okerrago geunden. Euskadin krisiaren eztanda azkarragoa eta gogorragoa izan zen Espainian 2008an baino”
  • “Turismoa Euskadi jator eta abegikorraren sinbolo bilakatzen ari da. Profesional onen ahaleginaren, sektoreak administrazioak egindako elkarkalanaren eta herri honetan ezarri den lasaitasunaren saria da.”
  • “Lehen egunetik AHTari bultzada handia eman genion. Iritsi ginenean, 50 milioi eurotan baloratutako lanak zeuden esleituta. Urte eta erdian 900 milioi esleitu ditugu eta urtea amaitu baino lehen 1.200 milioi eurotan baloratutako lanak lizitatuko ditugu.”
  • “Orain artean kexu iturri izan dena konpondu dugu: aurrerantzean epaitegi guztietan erregistratu ahalko dira euskaraz jaiotzak, heriotzak eta ezkontzak”.
  • “Eredu linguistikoen gerra atzean utzi dugu bi hizkuntza ofizialen askatasuna aldarrikatuz. Gaztelaniak eta euskarak ezin zuten denbora gehiagoz borrokatu, galtzaile bakarrak gure gazteak eta hezkuntzaren kalitatea liratekeelako.”
  • “Oso barneratua dugu euskal gizartearen borondate demokratikoaren adierazgarri den euskara bultzatzeko betebeharra. Bainakhorrek ez du gure ardura alboratzen: gure gazteak ahalbideratu behar ditugu mundu globalizatu honetan, ingelesaren irakaskuntzarekin.”
  • “Zenbaitek euskara baztertuko genuela zioten. Eta ezta gutxiagorik ere. Jaurlaritzak ahalegin handia egin du, bidenabar esanda, beste administrazioetatik lagundu ez dutena, haiek, zenbaitetan, modu gogorrean euskara sustatzeko programei eman beharreko laguntzak mantentzeko baliabideak murriztu baitituzte.
  • “Euskara ez dagoela ideologiei atxikia aldarrikatu dugu. Euskarak ez du jaberik eta pertsona guztien erabilerara zabalik dago.”
  • “EITBri dagokionez, lehen aldiz, zuzendaritzan profesional talde bat dago, alderdi politikoetara lotuta zeuden izendapenei uko eginez.”
  • “EITB komunikabide pluralagoa egin dugu, gure herriaren aniztasuna islatzen duena. EITB hau, balore demokratikoak aldarrikatzen eta sustatzen ari da, konplexurik gabe.”

Patxi Lopezen diskurtsuko esaldi adierazgarrienen lehen bilduma

Patxi Lopezen esaldirik adierazgarrienak I

Irudia | Patxi Lopezen esaldirik adierazgarrienak I | Ezezaguna | LGPL
adierazpenak, Jaurlaritza, lehendakaria, Lopez, plenoa, politika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude