Frankismoko biktimen ahotsak

Ahanztura izan zen trantsizioaren ezaugarri nagusia. Eta ahanzturarekin batera zigorgabetasuna.

Horrexegatik frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako plataformak kanpaina berria abiarazi du. Espainiar estatuko hainbat kultur eragilek hainbat biktimei ahotsa eta aurpegia jarri diete. Hala, hainbatetan errepikatu izan ziren istorio lazgarriak ezagutzera emango dituzte, bideo baten bidez.

Memoriaren inguruan egiazko politika publikoa martxan jartzea dute helburu.

Hona hemen frankismoko biktimen ahotsak:

MjYyOA==

Irudia | Almodovarrek Virgilio Lereti eman dio ahotsa | zz | Creative Commons By SA